Oraindik
bada
Rarua
alaba mekanikoa,
Izan
nahi duela entzutea,
Ez
horrela semea.
Nahi
dutena izan daitezela
Ta
izan daitezen zoriontsuak
Aukera
berdinak
Zalantzarik
gabe
Izan
ditzatela.
Orduan
bai neskak eta bai mutilak
Aurrera
bidean egonen dira
Aste honetako txostena irakurtzerakoan, hainbat gogoeta etorri zaizkit
burura. Hasteko, nik orain dela 20 urte, nire diplomaz beteriko maleta eta nire
atzerriko eskarmentuarekin nentorrela, lana topatzeko izan nuen zailtasuna
gogoratu dut. Askotan, honako hau entzun behar izan nuen: “Un curriculum
estupendo, pero para este puesto ... ya sabe... es mejor un hombre”. Azkenean
eskaintza publikora jo nuen emakume askok bezala: Azterketa berdina denontzako;
bai emakumeak bai gizonak, aukera berdinak. Orain ez naiz damutzen, baina azken
finean, hor islatzen dena hau da: nire erabakia ez zela librea izan.
Bigarrenez, orain dela gutxi, egunkarian agertu zen idatzia: “Berdintasuna
berritasun da oraindik ere”, (GARA, 2018/1/11 iritzia atalean, Ane Urkiri
kazetariak idatzia). Idatzia horrela hasten zen: “Islandia izan da lehenengoa.
Munduko aurrena soldata berdintasunaren aferan. Promesa izatetik errealitate
bihurtzera, parekotasuna derrigortzen duen legedi eta guztiz”.
Aitortuko dizuet, Islandarekiko horrelako miresmen antzeko bat dudala:
2.008-ko krisialdia dela-eta, Islandiarren jarrera eredugarria izan zen
niretzako: modu baketsuan, islandiarrek Gobernuaren krisaldiaren kudeaketa
desegokiaren aurrean planto egin zuten: Gobernuan zeuden hainbat politikari
auzipetu zituzten, eta herrialdearen egoera hobetu arte, kanpo erakundeekiko
(Europako bankuak adb.) zuten zorra ez ordaintzea erabaki zuten. Baita ere,
Europar Batasunak ezarri nahi zizkien (eta guk, zoritxarrez, oso ongi ezagutu
ditugun) austeritate politika eta neurriei ezetz borobila esan zieten.
Aurrerapausoak ematen ari dira, hemen eta han... poliki poliki...
Bestalde, aste honetan bideo hau jaso dut:
Irunerriko Mugimendu Feministak, emakumeen greba orokorrerako deialdia
luzatu du martxoaren 8rako.
Eta horrela ba, hurrengo gogoeta, hau litzateke: Euskal Herriko emakume
guztiek (edo munduko), greba eginen bagenu, zer gertatuko litzateke?
Aste honetako gaian agertzen diren datuak negargarriak badira ere, ez ditut
sorpresaz hartu.
PISA txostenak, irakasle eta familiei dagokienez, ematen dituen datuak
aipatuko ditut:
● Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute. Errendimendu
berdineko neska-mutilen frogen balorazioak desberdinak izaten dira: irakurmen
frogetan neskei nota handiagoa jartzen zaie eta matematiketan mutilei.
● Arreta jartzeko ere familien espektatibek islatzen duten genero eragina.
Errendimendu berdineko seme-alaben kasuan, mutilek ingeniaritza, matematika edo
zientzietako karrerak egitea espero dute eta ez neskek.
Eta ekonomiako eta enpresako irakaslea naizen aldetik, lan merkatuaren
inguruko datu hauek azpimarratuko ditut:
● Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute
batez beste.
● Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen
dugu: EspaƱa estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen
%60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.
Hau da gure errealitatea eta ezagutzen dugu. Kontua da nola eman honi buelta
eta zer egin dezakegun datu hauek positiboagoak bihurtzeko. Eta hau da nire
beste gogoeta: irakasleak garen aldetik, dugun aukera eta erantzukizuna hau
dena aldatzen saiatzeko.
Giden artean, asko gustatzen zait irakurketan proposatzen duzuen Marian
Morenoren “Queremos Coeducar” eta bertan agertzen diren jarraibideak: liburu
testuak eta material hezkidetzaileak aukeratu, lengoia inklusiboa erabili,
emakumeen ekarpenak agerian jarri, lanbide inguruan dauden estereotipoak
aldendu, tutoritzaren papera zaindu ... Hortaz, garrantzi handien duena honako
hau dela esanen nuke: GURE JARRERA.
Nik, ere bi pausoko proposamena egiten dizuet:
Beste batzuetan bezala, oraingoan ere maite A.S.-ren lana aukeratu dut:
Gustatu zaizkit berak egindako hausnarketa eta proposatzen dituen bideoak
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina