Gatazka betidanik gurekin dagoen ezaugarria
da, ezberdinak garen heinean talka egitea ekidiezina baita. Baina nola egiten
diegu aurre? Ba al dakigu zelan bideratu? Bideo honetan ikus dezakegunez,
gatazkak ebazteko modu ezberdinak daude, baina emaitza positiboa lortzeko ez
dute denek balio.
Generoaren ikuspegitik, gatazketan ere
emakumeek jasaten duten zapalkuntza aipatu nahiko nuke, denon jakiturian dagoen
arren. Hemen ere, emakumea gutxiagotu eta erabili egiten da, gizonezkoen
garaipena lortzeko.
Jule Goikoetxea-ren testu hau http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-ii/
irakurtzea merezi duela uste dut, argi izan dezagun emakumeok ahalduntzen garen
arte, gizonezkoek guregatik erabakitzen jarraituko dutela.
Iaz Ane Leniz ikastaro kideak idatzitako post hau http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/03/gatazkak-hezkidetzaren-ikuspegitik.html aukeratu dut, bere hausnarketa interesgarria eta landua iruditu
zaidalako.
Gai honek
hezkuntzan izan beharko lukeen garrantzia lortzeko Paco Cascรณn-en bideo hau ikustea
gomendatuko nuke, gatazken jatorria eta prozesua ulertze aldera. Berak dioenez,
norbere burua eta besteak ezagutzean, eta besteekin ditugun harremanak ulertzean
egongo litzateke gakoa. Adierazteko gaitasunari berebiziko garrantzia ematen
dio, komunikazioan baitago gatazkaren biderapena. Gatazkak naturalak direla
azpimarratzen du, biolentzia, aldiz, ez.
Honenbestez, gatazka berezkoa dugun
egoera dela onartzea gure mesederako izango litzatekeela ondorioztatu dut, eta
hura ulertzeko prozesuak lagunduko digula ebazten. Hezkuntza esparruan, umeekin
gaudenean eurengan konfiantza izan eta gatazkak euren kabuz konpontzen utzi
behar diegula ulertzea erronka nagusia dela uste dut. Horretarako, baliabideak
eman behar dizkiegu komunikatzen jakin dezaten, zelan sentitzen diren
adierazten utzi behar diegu, eta gatazkak modu naturalean ikusi eta onartu
behar ditugu, daukaten garrantzia emanez; ez gehiago, ez gutxiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina