2018/10/23

EGIN-DESEGIN-BERREGIN


Jarduera hau aurrera eramateko inkestatxo bat pasa diet nire inguruko zenbait pertsonei, eta horietan perfil ezberdinak egoten saiatu naiz, hau da, ikasketak eta adina.

Ikasketak kontuan hartuta bi izan dira Lehen Hezkuntzako gradua ikasi dutenak, eta besteak, biologa bat, ingeneria ikaslea, podologoa eta erizaina. Denok zuten entzunda hitza, baina, ez zekiten oso ondo bere esanahia edo ez zekiten nola azaldu, kontzeptu zabala edo abstraktua zela ere esan dute. Baina Lehen Hezkuntza ikasitakoak definizio konplexua egin dute, eta gaia asko interesatzen zaiela. Adinean fijatzen bagara, gazteek gehiago dakite hitz honen inguruan, nahiz eta beraiek ikasle ziren bitartean ez ziren ohartzen horrelako jarreretan.

Kontzeptua azaldu ostean, denek ikusi dute hezkidetzaren beharra gaur egungo gizartean, eta bere esanahia jakinda konturatu dira txikitatik ez gaituztela libre hezten. Horregatik, hitz hau gero eta garrantzitsuagoa eta ezagunagoa egin behar dugu denon artean, eta ahalik eta gehien hedatzea. Urteak pasa ahala, jendea gehiago inbolukratu da kontzeptu honekin eta femenismoarekin, indarra hartu dute eta, gainera, denok nahi dugu mundu libre batean bizi, rolik gabekoa.

Leloa egiterako orduan dexente kostatu zait, hitz gutxi sartzen zirelako, eta azkenean, hurrengoarekin geratu naiz.



Aurreko ikasturteetako sarrera batzuk irakurri eta aztertu ondoren, 2015ean Edurnek egindakoaren geratzen naiz (Hezkidetza: gizakien eginkizuna), bere taula horretan oso ondo azaltzen duelako Hezkidetza hitzaren azpian edo barruan dauden beste hitzak, eta horrela errazago ulertzen da esanahia.

Denok dakigun bezela Hezkidetza lantzeko arrazoi asko daude, baina jardueran bost aipatzeko esaten zuen. Nik hurrengo bost arrazoiak aipatu ditut:

-Artifizialki sortutako edertasun ereduak kalte ikaragarriak sortzen jarraitzen dutelako guregan.
-Aniztasuna aberasteko puntu bat bezala ikustea, eta hau ulertzea eta errespetatzea.
-Eraso matxistak ekiditeko.
-Eskubideak zehazteko.
-Botere-harremanik gabeko gizartea eraikitzeko.

Beste bat arte, ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina