Pertsonalki ez ditut oso gogokoak
sare sozialak eta nahiz eta aspalditik badudan Facebook-en orria ez dut apenas
erabili, denboraren lapur handiak direla iruditzen zait. Baina nahiz eta erabiltzaile
ez izan kontziente naiz badituztela hainbat bertute eta posibilitate:
- Batetik gu bezalako komunitate batek
elkarlanean aritzea eta ikastea ahalbidetzen du.
- Pertsona edo kolektibo interesgarrien
iritziak edo argitalpenak jarraitzea, nahiz eta munduaren beste puntan egon
errazten du. Argazkian Mexikoko emakume borrokalariak
- Berriak edo gertaerak oso azkar zabal
daitezke eta ez da beharrezkoa inongo bitartekari ofizialik,
- Gobernu, agintari edo prentsa “handi
edo boteretsuen” babesik gabe, edo iritzien kontra, informazioa zabaltzeko
aukera…
- Mobilizaziotarako deialdiak egiteko
ere oso baliagarriak suertatzen dira, hor daude Martxoan 8 edo Iruñeko
manadaren inguruko mobilizazioak.
- Hau da, pasatako historia eta oraina beste era batera kontatzea ahalbidetzen
dute sare sozialek.
- Hezkidetzan ikuspuntutik ere balio feministak
eta betaurreko moreak gizartearen eskura jartzeko oso tresna interesgarria da.
Horretarako beharrezkoa da ikuspegi hau txertatuko duten materialak sortzea eta
sortutakoak ahal den gehiena hedatzea. Zeren aipatu ez badut ere justu kontrako
iritzi matxista eta androzentristak ere sarean sarri topatuko ditugu eta horien
aurrean jendarteari beste mezu batzuk irakurtzeko aukera eskaini behar zaio,
niretzat horretan datza ziberaktibismo hezkidetzailearen erronka.
Horregatik material, formazio eta
informazioa hezkidetzailea non dagoen ahal den gehiena zabaldu behar dugu, sare
sozialetan gehiegitan topatuko dugun zaborrari aurre egiteko.
Esaldi osoa luzeegia geratzen da kartel baterako baina merezi duenez hona esaldia.osoa:
“IKTak emakumeen hazkunde pertsonal eta kolektiborako baliabide boteretsuak
bihurtzeko gaitasuna dute, eta horrekin, bere gizarteen garapenerako ekarpenak
balioztatzeko ahalmena.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina