2018/10/14

Sare sozialen erronka




Pertsonalki ez ditut oso gogokoak sare sozialak eta nahiz eta aspalditik badudan Facebook-en orria ez dut apenas erabili, denboraren lapur handiak direla iruditzen zait. Baina nahiz eta erabiltzaile ez izan kontziente naiz badituztela hainbat bertute eta posibilitate: 

-  Batetik gu bezalako komunitate batek elkarlanean aritzea eta ikastea ahalbidetzen du. 

-  Pertsona edo kolektibo interesgarrien iritziak edo argitalpenak jarraitzea, nahiz eta munduaren beste puntan egon errazten du. Argazkian Mexikoko emakume borrokalariak


https://luchadoras.mx/iniciativas-ciberfeministas/

-  Berriak edo gertaerak oso azkar zabal daitezke eta ez da beharrezkoa inongo bitartekari ofizialik,

-  Gobernu, agintari edo prentsa “handi edo boteretsuen” babesik gabe, edo iritzien kontra, informazioa zabaltzeko aukera…

-  Mobilizaziotarako deialdiak egiteko ere oso baliagarriak suertatzen dira, hor daude Martxoan 8 edo IruƱeko manadaren inguruko mobilizazioak.

-  Hau da, pasatako historia eta oraina beste era batera kontatzea ahalbidetzen dute sare sozialek.

-  Hezkidetzan ikuspuntutik ere balio feministak eta betaurreko moreak gizartearen eskura jartzeko oso tresna interesgarria da. Horretarako beharrezkoa da ikuspegi hau txertatuko duten materialak sortzea eta sortutakoak ahal den gehiena hedatzea. Zeren aipatu ez badut ere justu kontrako iritzi matxista eta androzentristak ere sarean sarri topatuko ditugu eta horien aurrean jendarteari beste mezu batzuk irakurtzeko aukera eskaini behar zaio, niretzat horretan datza ziberaktibismo hezkidetzailearen erronka.

Horregatik material, formazio eta informazioa hezkidetzailea non dagoen ahal den gehiena zabaldu behar dugu, sare sozialetan gehiegitan topatuko dugun zaborrari aurre egiteko.
Eta Gloria Bonder-ek Emakunderen Emakume eta Teknologia aldizkarian zioen bezela:



Esaldi osoa luzeegia geratzen da kartel baterako baina merezi duenez hona esaldia.osoa:

IKTak emakumeen hazkunde pertsonal eta kolektiborako baliabide boteretsuak bihurtzeko gaitasuna dute, eta horrekin, bere gizarteen garapenerako ekarpenak balioztatzeko ahalmena.”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina