2018/10/16

Sare sozialak denontzat?

Geroz eta gehiago jabetzen eta onartzen ari naiz sare sozialen balioaz, saretzeko, elkar komunikatzeko, informatzeko, elkarbanatzeko...
Eta noski, egia da, gauza guztiekin bezala, hemen ere emakumeon presentzia nabarmena izatea garrantzitsua dela. Emakumeok geure arteko saretze eta informazio partekatzea egiteko baliabide hau kontuan izatea derrigorrezkotzat dut eta hare gehiago geure borroka feminista zabaldu eta beste borroka batzuen berri izateko. 
Baina askotan izaten ditut zalantzak teknologia berriekin. Zein berrikuntza positibo eskaintzen diguten badakigu, baina alde negatiborik ba al daukate? Denok iristen al gara komunikazio sare hauetara? Nortzuk gelditzen dira kanpoan?
Irakurritako Emakunderen artikuluetatik ateratako bi esaldi hauek horretan kokatzen laguntzen digute:



Teknologia berriak, eta hauekin, sare sozialak erabiltzeak "estatus" moduko bat ematen duela diote. Kasu honetan, seme-alaben edota familiakoen artean. Baina bestetik, etxean ordenagailurik ez duten horietaz hitz egiten du. 
"Estatusa" emateaz hitz egiten badugu, beste behin ere, gizartean ezberdintasunak sortzen ariko ote gara? Pribilejiatu eta ez pribilejiatuak?

Azken finean, egia da, teknologia berriek mundu mailan dutela eragina, munduko txoko gehienetara iritsi direla. Baina hauek duten eragin positibo edo negatiboa berdina al da txoko guzti hoietan?

Sareetan aritzeak nahitanahiez garrantzia badu ere, zuzenekotasunean ekintzak egiten jarraitzea derrigorrezko ikusten dut, kalean, zuzeneko hartu emanean, askoz modu errealagoan eraldatu daitekeela uste baitut. Noski, sare sozialak ERRAMIENTA moduan baliatuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina