2018/10/20

Hezkidetza gora, Hezkidetza behera


Hezkidetza ezaguna al da?
Nola definituko zenuke?
Zein dira hezkidetzaren jarduera-ildoak?
Bai
Hezkuntza aukera berdintasuna bermatzea
Eskolako guneen erabilpen orekatua bermatzea
Bai
Denok desberdinak garela kontuan hartuz, guztiokin berdin jokatzea.
Eskola-materialen azterketa sakona egitea, aldaketak planteatuz
Bai
Neska eta mutilei tratamendu bera ematea.
Unitate Didaktikoak berdintasunaren ikuspegitik diseinatzea.
Bai
Eskolan parekotasuna bermatzea.
Ikasleak arazoaren tamainaz ohartaraztea
Bai
Genero ikuspegia eskolaren jardunbidean txertatzea.
Ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea
Bai
Ikasle guztien garapen osoa lortzea
Ikasleei besteen lekuan jartzen irakastea


Inkesta hau sei lankideren artean egin dut. Aldez aurretik esan beharra dago hezkuntza munduko langileak direla, hortaz, erraz suposa daiteke HEZKIDETZA inoiz entzun dutela. Beste kontu bat da ea barneratu dituzten kontzeptuak zuzenak diren ala ez. Hiru emakumezko eta beste hiru gizonezkoren artean egin dut galdetegitxoa. Hiru galdera izan dira eta emaitzak taulan ikus daitezkeenak dira.

Hezkuntza munduko pertsonak izaki, normala denez gero, euren hausnarketetan ikasleak presente daude beti, bai eta eskola ingurua ere. Egia da eskola bera gizartearen isla dela, baina erantzunetan gizartearen inguruko aipamen gehiago espero nituen.



Hauxe duzue hautatu dudan aurreko edizioko sarrera.

“Hezkidetzari buruz hausnartzen” 2017ko urriaren 24an Haritzek idatzi zituen zenbait kontuk harritu naute.

Hasteko, Euskaltzaindia bezalako erakunde batek garai hartan hitza bera jaso gabe zeukala jakiteak aho bete hortz utzi nau, egun jasota duen ala ez ez dakit, larria litzateke noski, baina 2017an hori gertatzea berez larria da oso.

Beste alde batetik, nire inpresioa da ere jende askok hezkidetza eta eskola mistoa identifikatzen dituela, berak azaltzen duen moduan lan handia dago oraindik mundu honetan egiteko.
Bukatzeko izugarri gustatu zaizkit hezkidetza lantzeko berak adierazitako arrazoiak, azkena batez ere: “Emakumeek historia osoan jasan duten eta jasaten duten jazarpenari amaiera emateko”.

Gaurko gizartea ez da justua, esan gabe doa. Zerbait egin beharra dago egoera honi buelta emateko eta, duda barik, HEZKIDETZA hori lortzeko baliabide oso baliotsua izan daiteke.
-Nahiz eta behin eta berriro entzun unibertsitatean emakumezkoen kopurua handiago dela gizonezkoena baino, botere handiko postuetan oraindik ere gizonak dira gehiengoa. Hau ezin da horrela izan.
-Heziberri 2020k zera dio: “Oinarrizko hezkuntzak hezkuntza eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz,... hezkuntzak aukera berdintasuna eskaini behar du”. Gaur egungo hezkuntza ereduak, begi bistakoa denez, ez du halakorik bermatzen. Aipatutakoak, ordea, guztiz bat dator HEZKIDETZAK planteatzen duenarekin, hots, pertsonaren garapen osoa, bere generoa edozein delarik.
-Gizartearen inposizioei aurre eginez, ikasketa-mota zein lanbidea aukeratzean askatasuna bermatuko duen bakarra HEZKIDETZA izango da eta.
-Harreman afektibo-sexual orekatu eta libreak izateko heztea bermatzen duelako hezkuntza eredua delako.
Genero indarkeria gizarte honek duen arazo larrienetakoa da, zalantzarik gabe. Pertsona norbera dela, besteekiko eskubide berberak dituena, beti ere bere indibidualtasuna errespetatuz, ulertzen ez dugun bitartean, ez dugu konponduko, ez horixe! HEZKIDETZAK hauxe bera aldarrikatzen du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina