2018/10/19

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN


HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

INKESTA

Jarraian ahoz egindako inkestaren emaitzen taula azalduko dizuet. Zuek proposatutako galderez gain pare bat gehiago txertatu dizkiot.

1 (irakaslea, gizona 38 urte)
2 (ikaslea, neska, 21 urte)
3 (dendaria, neska, 58 urte)
4 (ingeniaria, mutila, 30 urte)
5 (administraria, neska, 30 urte)
6 (irakaslea, neska, 30 urte)
Ezaguna da
HEZKIDETZA?
BAI
BAI
BAI
EZ
EZ
BAI
Zer da?
Neska zein mutil berdintasunean heztea
Denak berdin tratatzea
Aukera berdintasuna izatea
-
-
Ezarritako roletatik at zu zeu izatea
Hezkidetza behar bat dela kontsideratzen al duzu?
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
Eskoletan berdintasuna dagoela uste al duzu?
EZ
EZ
BAIETZ PENTSATU NAHI DUT
BAI
EZ DUT USTE
EZ
Lan-munduan arloen artean generoaren arabera bereiziak egotearen arrazoia “ezkutuan” ezarrita dagoen genero-ikuspegiagatik dela uste al duzu?
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI

Ondorioz EZKUTUKO CURRICULUMA dagoela azaleratzen da, eta honek txikitatik helduak garenarte baldintzatzen gaituela froga daiteke. Hezkidetza zer den ere ez du jende gehienak ezagutzen, beraz goazen hau zabatzera!!

Iazko edizioko norbaiten ekarpena gomendatuko banu Iosune de la Peñarena gomendatuko dute. Bere irudia asko gustatzeaz gain berak egindako hausnarketa ere atsegin dut. Bere inkestaren ondorioz hezkidetza zerekin lotzen duen azaltzen du: Inklusioa, Errespetua, Parekidetasuna, Berdintasuna, Generoa, Estereotipoa, Hezkuntza, Etorkizuna, Aniztasuna Honetaz gain, hezkidetza lantzeko bere bost arrazoiak pisuzkoak direla iruditzen zait. Hona hemen post honen linka: http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/egin-desegin-berregin-hausnartzen.html .


 Nire ustez HEZKIDETZA lantzeko bost arrazoiak hauek dira:

-      1. . Zarena zarela etorkizuna erabakitzeko mugarik ez izateko.
-  2. Indarkeria matxistarekin bukatzeko.
-     3.  Aniztasuna zerbait positibo bezala onartzeko.
-    4.  Emakumeen lorpenak behar diren moduan baloratzeko.
-      5.  Genero-estereotipoekin bukatzeko.




1 iruzkin:

  1. Erabat ados nago zurekin: aniztasuna ikasteko tresna izugarria izan daiteke.

    ErantzunEzabatu