2018/10/14

Sare sozialak eta Ziberfeminismoa


Egia esan, aspalditik erabili ditut sare sozialak, baina azken urteotan batez ere Facebook izan da gehien erabili dudana argazkiak, bideoak edo artikuluak partekatzeko. Pasa den urtetik, Twitter eta Instagram ere erabiltzen ditut; lehenengoa batez ere Durangoko Bilgune Feministaren kontua kudeatzeko ardura dudalako eta, bigarrena, lagunekin bideo dibertigarriak grabatzea gustoko dudalako.

Nire ustez, sare sozialak hainbat gauzetarako zubia eskaintzen digute… Nire kasu partikularrean, feminismoaren inguruan dakidan ia guztia bertan ezagutu dut. Gai ezberdinen inguruko hausnarketak irakurtzeko, hain beharrezkoak diren erreferenteak ezagutzeko eta kolektiboki erantzuteko aukera ahalbidetzen dutela uste dut.

Emakumeak eta teknologia aldizkaritik, Gloria Benderren esaldi honekin geratzen naiz…


Azken finean, teknologia baliabide bat da eta sare sozialek komunikazio-tresna gisa erabiltzeko aukera ematen digute.

Lehen aste hauetan aipatu den eta aldez aurretik ezagutzen ez nuen Remedios Zafrak dioen bezala, Internet izan da XX. mendean gertatu den iraultzarik garrantzitsuena. Baina…
... iraultza, feminista izango da edo ez da izango!

Horregatik, ziberaktibismo hezkidetzaileari buruz pentsatzerakoan, ziberfeminismoa datorkit burura nahigabe…
Heteropatriarkatua komunikabideetan eta sare sozialetan ere aurkitzen da. Izan ere, sarea indarkeria matxista gauzatzeko beste espazio bat ere bada. Guzti honen aurrean erantzun bat emateko, ziber + aktibista + feminista + hezkidetzailea izatea beharrezkoa ikusten dut.

Amaitzeko, (ziber)feminismoaren inguruan gehiago jakin nahi duenarentzat, hona hemen kontsultarako bi webgune: #ANDREA.E.M-rekin bat etorriz, niretzat erreferente diren eta beraien sare sozialetako jarraitzailea naizen Pikara Magazine aldizkariarena eta Akelarre Ciberfeministarena.

Bonus Track: Irantzu Varela

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina