2018/10/20

ZER DA HEZKIDETZA?


Harrituta geratu naiz inkestarekin. Hezkuntza munduan aritzen diren lagun batzuei eta senide  batzuei egin diet e-mailen bidez. Hezkuntza munduarekin harremana dutenek zerbait badakite, baina beste batzuk ez hainbeste. Batzuk ez dute ezta erantzun. Neure buruari galdetu diot zer izan den arrazoia: ezjakintasuna?, hankasartzearen beldurra?, gaiarekiko deserosotasuna?, aurreiritzi faltsuak?… Egia da denbora gutxi izan dugula lana egiteko; baina ondorio batzuk atera ditut: formakuntzaren beharra gaia hobeto ulertzeko eta eskolaren poterea gai hau zabaltzeko.



Ez da erraza aukeratzea aurreko edizioetako sarrera bat. Oso interesgarriak dira eta gauza berriak ikasteko aukera ematen dute. Izugarri gustatzen zaizkit leloak eta hormirudiak.  Zelako sormena!!

Agian gehien gustatu zaidana Irati Mendigurek egindakoa. Bat nator berak idatzitako argudio guztiekin eta interesgarria iruditu zait berak egindako aipamen hau:

“Hezkuntza formalaz aritu izan gara, baina ezin ahaztu hezkuntza mundua bere osotasunean aintzat hartu nahi badugu, garrantzia handia duela hezkuntza ez-formalaren eremuak ere. Honen inguruan, OinHerri Plataformak, Hik Hasik, Txatxilipurdik, Urtxintxa Eskolak... hainbat hausnarketa gauzatu dituzte urteetan zehar. Hainbat aditu bildu dira eztabaida saio ugaritan eta liburuxka zein material erabilgarriak jarri dituzte eskura hezitzaileontzat.” 

Hemen duzue linka


Nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko moduko 5 arrazoi:

1.       Gaiarekiko ezjakintasunarekin bukatzeko, formakuntza ezinbestekoa da.
2.       Heziketa afektibo-sexuala eta emozioak lantzeko beharra.
3.       Emakumearen lorpenak behar diren moduan baloratzeko.
4.       Indarkeria matxistarekin bukatzeko.
5.       Gizarte hobea lortzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina