2018/10/21

ALFABETATZE ETA TREBATZE PROZESUA Mentxu Ramilok ,emakumeek IKTren inguruan dugun ezagutza kaskarraren arrazoi ugari aipatzen ditu: zertarako balio duten ez jakitea, denbora eta prestakuntza eskatzen digutela iruditzea, etengabe egunean egotea ez dela posible pentsatzea, ikasitakoarekin nahikoa dugula ustea, erabiltzeko gogorik ez izatea,… Ni eta inguruan ditudanak, beharraren arabera janzten joan gara. Idazteko makinak desagertu ahala, ordenagailuko testu prozesatzaileak ezagutzera pasa ginen. Ordenagailu eta bestelako tresnekin lehenengo kontaktuak izan genituen izorratu genituen beldurrarekin. Internetaren erabilera ikasi beharra bankuen eragiketak egin ahal izateko edota ikasleen aurrean abilezia erakusteko. Ibilbide honetan bakoitzaren motibazio eta interesaren arabera lorpenak desberdinak izan dira. Badira ikasitakoarekin nahikoa dutela pentsatzen dutenak. Baina baita bestelakoak ere. Gaur egun tresna ugari ditugu eskura eta hauen ezaguera eta erabilera intuitiboagoa da. Gainera, tresna hauei esker bestelako komunikazio sareak sortu dira. Alfabetatu eta trebatu gaitezen!!! Hau duzue aukeratutako esaldia: https://i.imgur.com/yVO0JoR.png

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina