Nire ingurukoen arteko 6 pertsonei galdetu eta gero esan dezaket 2-k ez
dakitela hezkidetza zer den. Hezkidetza zer den dakitenen artean esan
behar dut gehienak hezkuntza formal eta ez formaleko esparruan mugitzen direla.
Hurrengo taulan ezkerrean nik jasotakoa dago eta eskuinean aste honetan
irakurritakoa eta gero moldatu edo gehituko nukeena.
Nire ingurukoen erantzunak
|
Nik gehituko nuke..
|
Pertsonen eskubide eta aukera berdintasunean oinarritutako
hezkuntza.
Identitate pertsonala garatzeko helburu duen hezkuntza.
Norbanakoaren
berezitasun eta beharrak errespetatuz tratatzen dituen hezkuntza eredua
eta sexuagatik desberdintasunik egiten ez dituena.
Sexu berdintasunean oinarritzen den hezkuntza, norbanakoaren gaitasunetan
oinarrituz, berdin neska edo mutila izanik.
Arlo guztietan landu
beharrekoa: hezkuntza formala edo ez formala, aisialdian, kalean, familian,
lanean, komunikabidetan.
Komunitatean bizitzeko
beharrezkoa.
Gizarte justuago bat eraikitzeko ezinbestekoa da.
|
Parekidetasuna
Elkartasuna
Askatasuna
Berdintasunezko harremanak
Indibidualtasunaren garapena
Neska-mutilen garapena integralaren alde
Nortasuna eta giza-garapena estereotipo
sexistetatik at garatzea
Pertsona eta gizarte eredu berria.
Desegin-Eraiki-Desegin-Eraiki egin behar da.
Boterearen erabilera parekidean oinarritutako
gizartea eraikitzea.
|
Hauek dira hezkidetzan jarduteko nire 5 arrazoiak:
1. KONSTZIENTZIA lantzeko. ikuspegi feminista eta inklusibotik lan egiten
eta bizi izaten hasteko, hetero arauak apurtzen.
2. ADIMEN EMOZIONALA lantzeko.
3. ERRESPETUZKO harremanak sustatzeko gizartean eta nire
inguruan.
4. Neska-mutilen arteko garapen integrala lortzeko, ASKEagoak bizi
ahal izateko.
5. GIZARTE justuagoa izateko.
Ikusten duzuenez bostgarrenean bat egin dut nire lagun batekin eta hori
izan da nik aukeratutako leloa.
Hezkidetza
gizarte justuago bat eraikitzeko ezinbestekoa
da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina