2018/10/25

Sexu-genero sistamari buruz hausnartzen


Maria Jose Urruzolaren hitzak gainjarri nahi ditut nire gogoetarekin hasteko, “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske hestean datza (hezkidetza), bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuan hartu gabe”. Hitz horiek erabiliz sinple eta argi adierazten du, gainera, modu ulergarri batean.

Gure gizartean, sailkatzeak dikotomikoak dira, hau da, bi aukera bakarrik daude, eta ez nahitaez bietako baten sartu behar zara. Bi aukera horiek, neska edo mutila izatea da, baina hau aldatzen doa azken urteetan. Orain dela hamarkada batzuk, sexua, arra eta emea bezala ezberdintzen zen ezaugarri biologikoengatik, eta generoa, sexuaren gainean edo berarekin zetorren eraikuntza kultura moduan.

Sailkatze dikotomiko horietatik at geratzen den German Urteagari egindako bi elkarrizketa atxikitzen ditut. (Goiberri eta Berrian)

Zoritxarrez, orain arte genero maskulinoa femeninoaren gainetik egon da eta hau aldatzeko ordua iritsi da (zen). Parekidetasun bat lortu behar dugu denon artean, eta horretarako ezinbestekoa da honelako gaiak jorratzea txikitatik.

Begoña Salas Garcíak bereizketa ezin hobea egiten du gizarteak transmititzen dituen genero estereotipoen inguruan, hauek taula batean kategoriaka sailkatuz:
ESTEREOTIPOAK
MASKULINOA
FEMENINOA
Gaitasunak
Inteligentzia, indarra, independentzia…
Afektibitatea, sentiberatasuna, erantzukizuna…
Balioak
Agresibitatea, anbizioa, jauzkortasuna, boterea…
Otzantasuna, ulerkortasuna, ahultasuna, samurtasuna…
Portaera-ereduak
Estandar maskulinoa, estereotipoa indartzeko (mutilek ez dute negarrik egin behar, gizonezkoek ez baitute halakorik egiten…)
Estandar femeninoa, estereotipoa indartzeko (neskatoak ez dira zikindu behar, ez zaitez mari-mutila izan…)
Kolorea
Urdina
Arrosa
Espazio bat munduan
Esparru publikoa
Esparru pribatua (etxea)
Eredu sexual bat
Heterosexuala (rol aktiboa)
Heterosexuala (rol pasiboa)
Sexua
Gizonezkoa
Emakumezkoa
Funtzio biologiko bat

Ama

Aurrekoei gehituz, Simonek emakumezkoei, maitasuna, dependentzia, etxerako eta estetikarako zaletasuna, beste neskekiko lehiakortasuna eta intuizioa egozten zaiela baieztatzen du. Era berean, gizonezkoen estereotipoei akzioa, lehia, kontrola eta nagusitasuna gehitzen dizkie.

Genero rol eta estereotipo guzti hauek aurreiritzien eta ohituren emaitza dira, eta pertsona asko hauetara egokitu izanak naturalak direla ematen du. Horregatik, oso jende gutxi ausartzen da hauek eraldatzera, beraz, horrela, bukatzen ez den soka baten aurrean gaude. Gainera, gizon edo emakume izate hutsagatik rol edo paper bat irudikatzen badugu, eta ez benetan gustatzen zaigulako eta ondo doakigulako, gure askatasuna, daukagun askatasun propio hori apurtzen dugu.

Jarraian ematen dudan URL-an XXI. mendeko 10 iragarki matxista agertzen dira: /https://muhimu.es/genero/%EF%BB%BF-los-10-anuncios-mas-machistas-del-siglo-xxi/

Aurreko ikasturteko zenbat post irakurri eta aztertu ondoren, Maitek egindakoarekin geratzen naiz, gehienbat atxikitutako “Eta zu zer zara, neska ala mutila?” bideoa oso aproposa iruditu zaidalako. Horrelako bideoak hausnartzea egiten dute eta.


Ikasleekin lantzeko bertsolaritza erabiliko nuke, honek azken urteetan ikusle asko irabazi ditu eta, gainera, gauzak aldarrikatzeko modu berri bat bihurtu da eta jende gehiagora iristen da mezua. Hemen uzten dizkizuet Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabalek 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian kartzelako lanean bota zuten bertsoak. (Gaia: Dena ondo zioan argia piztu den arte)


Sexu-genero sistema eremu hezitzailean lantzeko oztopoak aurkituko ditugu bidean, baina elkarrekin gaindituko ditugu. Jarraian horietako oztopo batzuk azalduko ditut:
-Hitz teknikoen ezjakintasuna.
-Ezagutza gutxi gaia honen inguruan, baina gero eta gehiago interesatzen zaigu.
-Normetatik edo ohikotik kanpo dagoena lantzea zaila, eta lantzen bada beti istiluak egongo dira.
-Gizarteko eremu guztietan landu behar da, ez ikastetxean bakarrik. Horregatik, gurasoei zenbait tailer edo hitzaldira joatea komeni zaie.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina