2018/10/21

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetako lehen jarduerarekin loturik, nire ingurune hurbilean wasap bidez galdeketa bat egin dut. 30 bat laguni “zer da hezkidetza?” galdetu ondoren hona hemen emaitzak:

- Guztira 14 pertsonek erantzun dute. 26-36 adin tarteko 6 mutil eta 33-47 adin tarteko 8 neska.
- 6 mutiletatik bakarrak jakin izan du erantzuten, gainontzeko bostek sekula ez dute HEZKIDETZA hitza entzun.
- Erantzun duten emakume guztiek aldiz, badakite zerri buruz ari garen.

Beraz ondorioztatu dezaket (nahiz eta lagina txikia izan) nire ingurune hurbilean hezkidetza emakumeen gauza dela, eta ondorioz egoerari buelta bat edo beste eman behar diogula. Aldiz positibismoa ezartzearren, esan beharra daukat erantzuten jakin ez duten mutil horiek (bostek) interesa agertu dutela gaiaren inguruan eta dudan informazioa pasatzeko eskatu didatela.




Aurreko edizioetako sarrera bat aukeratzea zaila bada ere Irati Mendiguren Cosgayaren hau aukeratu dut. Pista haundiak ematen ditu non gauden eta zer egin daitekeenaren inguruan hemen link-a:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetza-norberetik-hasten-da.html

Bestalde, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi  (eta ez bakarrak) hauek  dira:
- Genero-rolak/estereotipoak behin betiko desagertaraztea
- Indarkeria matxistarekin behin betikoz amaitzea
- Norbanakos aske bizi izatea
- Aniztasuna botere bilakatu, errespetua eta inklusioa bermatzeko
- Kurrikuluma eraldatu

Aste ona izan!

Maria

1 iruzkin:

  1. Aupa Maria
    Argi dago hain lagin txikia hartuta, zaila dela ondorio batzuk ateratzea. Nirea 7 pertsonekin egin dut. Gizonezkoen inguruan, noski, emaitzak beti izango dira txarragoak, zoritxarrez, ez bada, erantzuna eman dutenak irakaskuntza, kultura edo zerbitzu sozialen inguruko la netan aritzen direlako.
    Iazko erreferentziari buruz, irakurri dut Irati Mendigurenek egindako ekarpena eta oso osoa iruditu zait.
    Uste dut irudi bat txertatu duzula, baina arazoak ditut ikusteko; ez dakit zergatik den.
    Zuk egindako arrazoiekin, noski, ados nago; nola ez, baina hainbeste arrazoi daude!!!

    ErantzunEzabatu