Galdetegia wsapeko hiru taldetara bidali nuen, emakumeak
soilik gauden taldeetara. Horietako % 75ak
irakaskuntzarekin lotura zuzena
du. Sei pertsonak (heren bateak) erantzun zidatena hauxe izan zen:
Ezaguna da hezkidetza?
|
Zer da hezkidetza?
|
Zein dira bere jarduera-ildoak?
|
Ezaguna da hitza, praktika ez oso ohikoa.
|
Generorik gabeko hezkuntza da, era globalean
azalduta.
|
Eskolako materialak (ipuinak,marrazkiak, testuak,..)
zein erabiltzen dugun ahozko hizkuntza hezkidetzan oinarritze.
|
Bai
|
Gizon emakumeak berdintasunean heztea, bakoitzaren
berezitasunak eta ezberdintasunak hartuta.
|
Generoa hartu
beharrekoa da eta honela balore etikoetan heztea, indarkeria alde
batera utziz.
|
Bai
|
Gizakiok berdintasunean heztea
|
Pertsonak sentsibilizatzea da, gizon zein emakume
jaio arren, denok hezi behar garela pertsona bezala. Gizarteko eragile
guztien beharra dago.
|
Bai baina ez behar bezain hainbeste
|
Neska mutil esteriotipak gabe heztea da.
|
Generoari erreparatu gabe,
edozein pertsonei aintzakotzat hartzea.
|
Bai
|
Heztea berdintasunean sexu desberdintasunik gabe.
|
Gizartean pertsona bati bere balio ematea sexua
kontuan hartu gabe.
|
Bai
|
Heziketa sexuen arteko berdintasunean sexu
bereizketagatik diskriminazioa saiezten duena.
|
Jarrera aldaketan oinarritutakoak.
|
ONDORIOAK:
- v Hezkidetza hitza ezaguna izan arren, azaleko praktika dugu. Sentsibilizazioa benetan gutxi batzuek dute. Zein izan da hain gutxik erantzuteko arrazoia? Ezjakintasuna? Hitz potoloa iruditzen zaigula?
- v Gizarteko eragile guztiak behar ditugu. Horretarako informazioa eta formazioa ezinbestekoak dira.
- v Jakintza garrantzitsua da baina “jakin egiten” ere. Hau da, konpetenteak izaten lortu behar dugu.
Hau da nire lelo
digitala: Hezkidetza denon ataza
Nire ustez, Hezkidetza lantzeko bost arrazoiak ondorengoak dira:
- v Hezkidetza hezitzailea denon ardura delako. Gizarteko eragile guztiak kontzientzia hartu behar dugu.
- v Adin guztietan lantzeko beharra dagoelako. Haurtzarotik hasita rolak eta esteriotipak apurtu beharrean gaude. Hauen transmisioari buruzko hausnarketaren beharra dugu.
- v Ikasketak eta aukera profesionalak hautatzerakoan, oraindik, genero agindupean daudelako.
- v Askatasunean eta berdintasunean oinarritutako harreman afektibo-sexualak lortu behar ditugulako.
- v Parekidetasuna, elkartasuna eta askatasuna helburu izan behar ditugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina