Beti bezala, korrika
eta presaka leku batetik bestera, nire inguruko jendeari hezkidetzari buruzko inkestatxo
sinplea egin diot. Batez ere, jakin nahi izan dudana honako hau izan da: ea
hezkidetza zer den ezagutzen duten eta zeintzuk diren bere jarduera-ildoak.
Egia esan, orokorrean denoi kostatu zaie (zaigu) bigarren galdera ondo ulertzea 😅
25-35 urte
bitarteko 8 lagunei pasatu diet inkesta; horietatik 4 gizonezkoak dira eta 4
emakumezkoak. Gizonezkoen kasuan, guztiak nire lankideak dira, unibertsitateko
irakasle eta ikerlariak. Emakumezkoen artean “mix” gehiago dago: Lehen
Hezkuntzako irakasle bat, unibertsitateko eraikinen kudeaketako langile bat,
psikologo bat eta arkitektura ikasi baina logistika lanetan aritzen den beste
bat. Ia erdiak bere burua feministatzat du. Zergatik ematen ditut hainbeste
datu haien inguruan? Nire ustez, ze profil motari galdetzen zaion oso
garrantzitsua delako. Etorkizunerako ildo bezala, profil askoz ere
ezberdinetako jendeari galdetzea.
Galdetutako 8
lagunen artean, soilik bi emakumek ezagutzen dute zer den hezkidetza eta gai
dira jarduera-ildo batzuk aipatzeko. Beste bi emakumek badakite gutxi gora-behera
zer den hezkidetza, baina ez daude oso ziur eta ez dira gai jarduera-ildo
konkreturik aipatzeko. Izan ere, horietako batek uste dut tranpa egin duela eta
interneten begiratu duela hezkidetzaren definizioa. Azkenik, lau gizonek ez
dakite zer den (bati ezaguna egiten zaio hitza, baina ez daki bere hitzetan
azaltzen) eta, are gutxiago, bere jarduera-ildoak azaltzen.
Ezagutzen dutenen
artean, hauek dira jaso ditudan definizioak eta jarduera-ildoak:
Zer da hezkidetza?
|
“Berdintasunean heztea helburu duen
hezkuntza eredua. Genero rolak apurtu eta aniztasuna errespetatzen duena.”
“Berdintasuna hezkuntza sisteman sustatzeko
kanpaina edo metodologia”
“Pertsonaren sexu biologikoa alde batera utziz,
berdintasunean hezitzea, sexu biologikoaren estereotipoak ezabatuz eta banakoaren
balioak eta potentzialtasuna sustatuz.”
|
Zeintzuk dira jarduera-ildoak?
|
“Ikas-komunitate osoaren formakuntza, parte hartzea eta
sentsibilizazioa (familiak, profesionalak, e.a.), ikasleekin lan zuzena eta curriculumean
zeharka lantzea arlo eta eremu ezberdinetan.”
“Eskola batzuetan inplementatuta dagoen interbentzioa izateaz gain,
hezkidetza gure bizitzako arlo guztietan inplementatu beharko litzake. Ez du
ezertarako balio gure umeei eskola zentroetan hezkidetzaren bitartez
irakastea, gero etxean, kalean, telebistan eta gure gizartean alderantzizko
ideiak eta estereotipoak erakusten bazaizkie. Eskoletan hezkidetzaren
bitartez irakastea aurrerapauso bat da, bai, baina ez da nahikoa.”
|
Hala ere,
inkestatxoa pasatu ez diedan beste inguruko jendea kontuan hartuz gero,
ausartzen naiz esatera hezkidetza zer den eta, batez ere, zeintzuk diren bere
jarduera-ildoak ezagutzen duten pertsonen profila (ojo, nire kasuan) oso
antzerakoa dela: emakumeak*, feministak eta kasu askotan hezitzaileak.
* Emakume kategoria erabiltzen dugu gure egungo errealitatean politikoki
eragiteko oraindik baliagarria delakoan, nahiz eta sexu-genero sistemak
markatzen duen binomioaz gaindi bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak
ere bagaren (bollerak, trans…).
Niretzat hezkidetza
zer den lelo batekin adierazi beharko banu, gehien gustatu zaidan definizioarekin lotuta dagoen
hauxe izango litzateke:
Nire ustez, hezkidetza lantzeko arrazoien artean, garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Estereotipoek, gizon eta emakumeon bizitza ze punturaino baldintzatzen dutenez jabetzeko.
- Adimen emozionala askoz ere gehiago garatzeko.
- Gure burua garen bezalakoak maitatzeko eta libreago izateko.
- Indarkeria matxistaren iceberg-aren oinarria lantzeko
- Azken finean, heteropatriarkatua suntsitzeko 💣💥😈
Iturria: Argia
Eta Irantzu Varelaren umore
pixkatekin bukatzeko, gazte zein helduen artean askotan erabiltzen dugun
hitz ditxosoaren inguruko bideo
batekin uzten dizuet.
Ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina