Inguruko bost pertsonen artean (3 emakume eta 2 gizon) whatsapp bidez
egin dudan inkestan hauek izan dira
galderak: 1. Ezagutzen al duzu
hezkidetza? 2. Zer da hezkidetza zuretzat? 3. Zein dira bere jarduera-ildoak?
Emaitzak ikusita, hitza eta ildoak ez direla oso ezagunak esango nuke.
Gehien kezkatzen nauena duela hiru urte magisteritza amaitu zuen pertsonak
hitzaren esanahia ez jakitea da, oraindik bide luzea dagoen adierazle. Emakume
feministaz gain, beste guztiek oso argibide gutxi dituzte lan-ildoez (irakasleak
barne). Formakuntza gehiago eta sakonagoa behar dugula iruditzen zait.
Gustatu zaidan iazko sarrera ArgiƱeren “zer da hezkidetza”
izan da, hainbat definizio aurkezteaz
gain bere iritziekin osatzen ditu eta bi ideia nabarmenduko nituzke. Bata
eskubide berdinak lortzeko eman diren aurrerapauso guztiak feminismoari esker
eman direla eta bigarren ideia Marian Morenoren aipua “Gizarteak,
mendez mende, emakumea izateko modu zehatz bat eraiki baldin badu, horrek esan
nahi du emakumea izateko modu hori des-eraiki ahal dela eta horretan bildu
behar ditugu gure indarrak.” Guztiz ados nago, beraz gure lana eraikitzeaz gain, beste asko ere
des-eraikitzea izango dela, birziklapen jarraitu batean.
Badira hamaika arrazoi hezkidetzan hezi eta sakontzeko eta irakasle garen
heinean ardura berezia dugula iruditzen zait, batzuk aipatzearren:
1. Hezkidetza pertsonen garapen integralari laguntzen dion heziketa
lortzeko biderik egokiena da.
2. Norbera, identitate eta nortasun propioz eta askatasunez hazteko eta
hezteko dugun eskubidea bermatzeko aukera
3. Aniztasunaren balioa errekonozitu eta bereizkeriarik gabe bizikidetza
sustatzeko modua.
4. Nahiz eta itxuraz aurreratzen joan , oraindik berdintasunaren bidean
urrats handiak falta zaizkigunez, Hezkidetzak gaia ondo enfokatzen eta
bideratzen lagun dezake.
5. Hezkidetzaren beharra dugu, bai ahurrak eta baita gurasook ere,
askatasuna sentitu eta askatasunaz bizitzeko.
Aste ona izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina