Zer da Hezkidetza?
Zer nolako helburu ditu? Zer da bilatzen duena?
Zergatik?
Zergatik da beharrezkoa?
Ezagunei galdetuz gero, batzuk ez dakite eta beste
batzuk genero etiketarik gabeko zeozer bezala kalifikatzen dute edo beste
batzuk genero berdintasuna lantzeko zerbait komentatzen zuten.
Horrelako zeozer, harremanenbat badutela esan
daiteke nahiz eta guztiz ez zehatzak ez izan. Gauzak definitzeko orduan
zailtasunak aurki ditzakegu askotan. Ideia orokorrenaz bai, bano zehazki zer
den ez.
Virginia Imazen testuan hainbat definizio azaltzen dira. Hona hemen batzuk;
- Mari Jose Urruzola (hezkidetzako lehen maistra):
- Pikara Magazinen honako hau laburtzen du:
"Hezkidetzaren alde egitea neska-mutilen garapena integralaren alde egitea da. Horretarako, funtsezkoa da nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzea, eta justizia zein zaintzako etikan,
berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea"
Hezkidetza lantzeko bost arrazoiak ondorengoak
direla iruditzen zaizkit:
1.- Hezkidetzaren alde egitea neska-mutilen garapena
integralaren alde egitea da. Hezkidetza pertsona eta hari dagokion nortasunaren
garapena du helburu.
2.- Hezkidetzan heziaz sexu/genero sistemaren
amaierari lagunduko dio, binarismoarekin hautsiz.
3.- Hezkuntza sistema gizartearen arauen sozializazio
ardatz nagusietako bat izanik, hau aldatzeko tresna erabakigarria da.
5.- Edozein zapalkuntza (arraza, klase, sexu/genero) eta erasorekin amaitzeko baliagarria izan daitekelako.
#Maider
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina