2018/10/17


SAREEKIN  KORAPILATUTA

Urteak ziren facebookean ez nintzela sartzen. Sortu zenean kanpoan zeuden lagunekin harremanetan jarraitzeko zabaldu nuen kontua. Denborarekin, alde pertsonala alde batera utzi eta  nire interesguneko informazioa jasotzeko erabili izan nuen.    Gaur egun ez dut erabiltzen. Facebooken sartzean oso erreza da interesgarria izan daiteken gauza batetik bestera salto egitea, eta denbora erraz joaten da, eta orain denbora ez daukat soberan. 

 
Aste bat daramat sare sozialei bigarren aukera hau eman nahian, eta, zintzoa banaiz, nahiko galduta ikusi dut nere burua, noraezean. 




Hala ere, sare sozialak erraminta itzela iruditzen zaizkit. Informazioa jaso eta bidaltzeko oso erabilgarriak dira, komunikazioa errazten dute eta interes berdina duen jendea harremanetan jartzeko biderik errazena izaten da. Baina, ezinbestekoa da ondo erabiltzen jakitea. Horretarako denbora eta ezagutza minimo bat behar da espazio seguruak izateko.



Gloria Bonderren artikuluan aipatzen den bezala, baliabide  poteretsua da emakumeen hazkuntzarako. Hori da nire erronka, hain zuzen ere: baliabideak eskuratu aldaketa transformatzaile eta emanzipatzaileak egin ahal izateko, nere gaitasunak eta mugak kontuan hartuz eta sare sozial hauetan ziurtasunez jokatuz.


Ezinbestekoa iruditzen zait sareetan ikuspuntu hezkidetzailea  presente egotea. Leku guztietan bezala, interneten dagoen ikuspuntu androzentristari aurre egin behar zaio. Baina momentuz nire papera informazioa jaso eta berbidaltzea izango da, baliabideak eskuratzeko eta bide batez, albait eta pertsona gehiagotara zabaltzeko. Poliki-poliki ziberaktibista hezkidetzailea izatera iritsiko naiz. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina