2018/10/14

SARE SOZIALAK BAI, BAINA...


Nire aurkezpenean idatzi nuena gogoratzen dut. Mundu digitala asko gustatzen zait, baina sare sozialak ez hainbeste.

Europapress aldizkarian agertu zen berriak esaten du EAEko 15 urtetik gorako bost biztanletik lauk internet erabiltzen dutela. Niretzat internet gaur egun pertsona guztien eskura egon beharko litzateke, onura handiak dituelako; baina gai horren inguruko heziketa ere ezinbestekoa ikusten dut. Familien artean seme-alabei sakeleko telefonoak gero eta gazteago oparitzea begibistan dago (9-10 urte). Eskoletan istilu asko ikusten dira heziketa horren faltagatik.

Sare sozialak ere ezagutzen ditut, baina gehienak ez ditut erabiltzen eta momentuz ez dut sakontzeko asmorik. Badakit edozein aktibismo hezkidetzailea egiteko tresna zoragarriak direla, baina denbora behar duzu hori egiteko. Nire lehentasunak ondo definituta ditut eta lana egin ondoren geratzen zaidan denbora libre “eskasa” nire familia eta lagunekin partekatzea nahiago dut. Askotan ere neure buruari galdera asko egiten dizkiot. Nola zabaldu sare sozialak gazteen artean (seme-alabak, ikasleak…) bere adina oraindik legala ez bada? Nola eskatu edo gomendatu zure izena ez jartzea edo beste identitatea jartzea?, Ze morala lantzen ari gara?… Azken finean erortzen ari gara anonimotasun horretan, inpunitatearekin lotura estua duena. Ni ez naiz anonimotasunaren edota gezurrak esatearen aldekoa, jarritako mezuak bere balio guztia galtzen duelako. Hori da sare sozialetik gustatzen ez zaidana.

Beraz, ziberaktibismo hezkidetzailea praktikatuko dut aurrez-aurre, niri kontaktu fisikoa eta hurbiltasuna gustatzen zaidalako. Dena den, sare sozialek jendea mobilizatzeko duten poterea ezin da ukatu. Azken martxoaren 8an gertatutakoa ez dago ahazterik.

Emakunde aldizkaritik hau da gustatu zaidana:


Posterrean sartu ez zaidan testua ere oso garrantzitsua da: "Egoera hori azken urteetan aldatu egin da, emakumeak ageriko egiten ari diren hainbat ikasketa, ikerketa eta literatur-lanei eske”. Halere, aldizkaria 2012koa da. Interneten “emakumeak eta teknologia berriak” gaiari buruzko bilaketak egiten hasi naiz eta gai honetaz ez dut topatu inolako informazio gaurkotuta. Kezkatuta geratu naiz eta neure buruari galdezka hasi naiz. Ez zaio inori gai hau interesatzen?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina