2018/10/27

Sexu-generoaren sistema gainditze bidean


Aste honetan Sexu-generoaz ikasten aritu gara.
Baita  aldi berean  Nafarroan Skolae hezkidetza programak  3 urtetan
ikastetxe guztietan ezartzeko erabaki  ausartak arrotu dituen zenbait
kolektiboetako interpretazioak irakurtzen ere bai.








Aurreko jarduera batean aurreratu nuen ze nola harrera jasotzen hasi zen zenbait
sektoreetako beldurra adierazgarriekin. Hasiera bertzerik ez zen!
Gaiari buruzko gogoeta pertsonalen nola ikusten duzu sexu-genero
sistema nire  inguruan​ argi adierazi dut orain arte. Hauxe da gure panorama!
Beatriz GarcĂ­a Mansok El Mundon iaz idatzi zuen artikulu hau honen adierazle
duzue:
Sexu-generoa  bete edo gainditzen duten  3 adibide zehatz emateko ere
eskatzen zuen jarduerak.Gaurkoan adibide  bakar hau nabarmendu nahi dut:
posizioa hartzeko tenorea iritsi da Nafarroara, ikastetxetara, gelara eta
azken finean etxe guztietara. Hauxe gure erronka!
Oztopoak gaindituz programa  aurrera ateratzea!





Hainbertze gustatu zait aurreko edizioetan  CyborgHaraway
Sexu eta generoaren performatibitatearekin esperimentatzeko azken urteetan
Drag King” tailerrak aurkeztu izana,  ez bainituen ezagutzen!
Bertan, emakumeek gizon itxura hartzen dute, eta espazio publikoa erabiltzen dute gizon baten posizio
sozialetik. Oso interesgarria da parte hartzaileen esperientziak entzutea, izan ere, emakumeek indar eta
ahalduntze handia bizitzen dutela aipatzen dute, eta batez ere, beste pertsonek ematen dieten lekua potere
handiagokoa dela, eta beraz, beraien posizioa ere.





-egun berezietarako bildumak
-abestiak
-artikuluak
-bertsoak
-kortoak
-filmak
-ipuinak,
-...
Nire aldetik Skolae  eskura jartzea! Sakonduz bezala eskura jarriko dizuet!
Bukatzeko  zabaldua eta ezaguna izan arren, aspertzen ez nauen bideo eder hau
partekatu nahi dizuet:







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina