2018/11/05

JABEKUNTZA HELBURU


                                                                           Gogorra  da
                         irEnsteko zaila benetan
gizo Nak eta emakumeak
genero Estereotipoz beteta
emakumeen auRkako-indarkeria
err Otuta gure gizartean


I zeberg-a apurtzeko
              pertsoNak berdintasunean hezi
             Dikotomia apurtuz
     ikAsia dena desikasteko
      estRategiak landuz
miKromatxismoei adi
     Erantzuteko prest beti
                  maitasun erRomantikoaren mitoa apurtuz
kontz I entziatzea
jabekuntzA  helburu

Lehenengo aldiz genero-indarkeria emakumeen %35i eragiten diola irakurtzean atzera egin behar duzu berriz ere  zifra begiratzeko.  Hirutik bat. Gure gizarteak eramaten duen zama handi hau gainetik kendu behar dugu lehenbaitlehen.  Gauza asko ditugu egiteko: politikariek, familiek, hezitzaileok, publizitateak, hedabideak…  Emakumea izateagatik jasotako biolentzia hau bistaratzea ezinbestekoa dugu.  Hori da niretzako eman behar dugun lehenengo pausua.

Erraza da identifikatzea izeberg honetan agertzen den muturreko indarkeria. Gizarte mailan gutxi batzuk ausartuko dira indarkeria mota hau defendatzen. Baina izeberg horren beheko aldean dagoena gizartean errotuta eta naturalizatuta  dago. Hau da bistaratu behar duguna, gure bizitzako parte bat delako kontzientzia hartu aldatzen joateko, desikasteko eta, ahal bada, desirakasteko.

Hemen indarkeriaren izeberg-a oso modu errazean azalduta, Pepa eta Peperen istorioaren bitartez.




Indarkeria sinbolikoaren oinarri dira sexu-genero estereotipoak.  Gizarteratze prozesuan barneratu ditugun dikotomia sexistak birpasatu beharko ditugu eta eredu berriak eman beharko ditugu dikotomiarekin bukatzeko eta  maskulinitate eta feminitate  berriak eraikitzeko.


Mikromatxismoei aurre egiteko gure inguruan kontzientzia landu beharko dugu lehenengo. Bikotea, lagunak, familia, lankideak, fruta saltzaileak…lan asko daukagu aurretik.  Jarak aurreko ikasturteko post-ean esaten duenarekin  ados nago, “ekintza batek  erantzun bat” .

Hurrengo linkean agertzen den bideoa ere oso interesgarria da. New Yorken grabatu zen. Aktore bat 10 orduz egon zen kaletik ibiltzen.  Itxura batean, orain Internet bidez mehatxuak jasotzen ari da bideoan agertzen den aktore hori.


Blogean trasteatzen ikusi dudan bideo batean mikromatxismoa utilitarioaren kontzeptua agertzen da.  Berehala gogoratu naiz “Dena ez dago barne” web orrialdearekin. Bertan etxeko lan guztien zerrenda egin eta gero faktura aurkeztu diezaiokezu dagokionari. 


Aurreko edizioetako post honetan Alasnek oso ondo azaltzen du aste honetan landutakoa. 



 “Genero-indarkeria ikasia dela” frogatzeko  adibide  dugu  neskei gaur egun jaio eta berehala  jartzen zaizkien belarritakoak . Hori familiaren barruan ematen da. Alaba, neska delako, bi hilabete dituela egiten dizkiote belarrietan zuloak, neska dela adierazteko. Inguruko denek, ezagunak eta ezezagunak zure sexuari dagokion bezala tratatzeko. Zalantzarik ez egoteko.  Guk argi geneukan gure alabari ez genizkiola jarriko eta horrek hainbat eztabaidak sortu ditu familian eta lagun batzuen artean ere.  “Zehaztugabetasuna ezinegon” artikuluan ondo azaltzen dute egoera.




Hezkuntza-esparruan ditugun ERRONKAK asko dira.  Nire ustez hauek dira garrantzitsuenak:

  • Eskola komunitate osoa  konstzientzia garatu behar du eta ingurua aztertzeko gaitasuna garatu behar du.

  • Ikasleen arteko berdintasuneko harremanak sortu behar ditugu: neska eta mutilen arteko potere harremanak deseraikiz. Jarrerei erreparatuz, adimen emozionala landuz eta  ahalduntzeko ikasketa egoerak planteatuz.  

  • Gatazken tansformazioa baketsurako ikasketa egoerak sortu indarkeria zentzu gabetzeko.

  • Edukien bitartez emakume eredu ezberdinak eskaini behar dira.

  • Espazioen okupazioari erreparatu behar diogu.

  • Familia eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina