2018/11/21
Legeak bai, baina kaleak ere bai
Gai astuna egiten zait legediarena, egia esatekotan, ez da erakartzen nauen arlo bat eta orokorrean, nahiago dut ekintza konkretuetaz hitz egin, errealagoa iruditzen baitzait.
Arrazoi beragatik, lehengo urteko lanetako bat aukeratzekotan, Argineren honako hau aukeratu dut. Esaldi honekin guztiz bat natorrelako:
"Beraz, erakunde publikoek eta botere publikoek legediak argitaratzeaz gain, legedi hauek garatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta gizakoak jarri beharko dituzte mahai gainean."
Praktikotasuna nahiago badut, hezkuntzan ekintzak eramangarriak egiteko inbertsioak guztiz beharrezkoak iruditzen zaizkidalako.
Legeak astunak eta urrunekoan egiten bazaizkit ere, onartu beharra daukat, beharrezkoak direla egungo sisteman. Legeak onarpen bat islatzen baitute, instituzioek arazo bat dagoela onartzea eta ekiteari balioa ematea. Izan ere, egungo sisteman, legeetan islatua ez denak ez dauka babesik, ezta eragin sozialik ere.
Legediaren inguruan irakurriz, egia esan, idatziak eta jasoak zeudela ez nekien puntu batzuekin aurkitu naiz. Eta esanguratsuena honako hau izan da:
"Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten."
Oso positiboa eta garrantzistau iruditzen zait, honako hau lege edota arau moduan jasoa izatea. Argi dago etxeetan presente izan beharreko puntu bat dela, eta bertan dagoela zereginaren zati handiena. Baina, ikastetxeetan ere, bizitzeko ardurez eta balioez jarduten dugu, errutinak sortuz, materiala zainduz, elkarbizitza esparruak jorratuz...eta zaintza erdigunean jartzea garrantzitsua iruditzen zait. Guztion ardura moduan planteatuz, eta estereotipoak apurtuz. Berdintasuna betebehar eta ardura berdintasunean baitago, eta horren baitan sortzen diren balio guztietan. Gizarte mailan, interpertsonalak garela onartzean, denok beharko baitugu zainduak izan eta zaindu, bizitzako momentu ezberdinetan. Eta zainduak bagara, zaindu behar dugula ulertzeak gauza asko erraztu ditzakeelako.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2621/carmen-juares-zaintzaileak-zaintzea
Amaitzeko, erronka asko dauzkagu aurretik. Pare bat aukeratzekotan:
-Indarkeriari buruz idatziak dauden legeak oinarri hartuta, indarkeria mota guztiak identifikatzea eta hauen transmisioa errotik moztea.
-Aniztasunaz ari baga, aniztasun ugariak onartzea osotasunez. Geure kulturarekin txoke egiten duten horiek ere sakontasunez ezagutuz, estereotipoetan erortzea saiesteko. Bertako-kanpoko dikotomia apurtuz, indarkeriaz edota emakumeen eskubideez ari baga, denok dauzkagulako gauzak berrikusteko eta ikasteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina