Agur esateko memento honetan, sentsazio kontrajarri ugariak
datozkit, poza, tristura, nekea, itxaropena, lasaitasuna, hutsunea… Faltan
botako zaituztet… Hortaz, hobe “Laister
arte” kontsolagarriagoa da…
Abesti batekin agurtu behar banaiz
hauxe aukeratzen dut… Melodiagatik…
Eta bestalde ahalduntze prozesuetarako ezinhobea dela deritzodalako…
Ahalduntze prozesuetarako, olerki – abesti bat aukeratu
beharko banu, gure bihotzeko TXORIA TXORI!
Joxean Artze idatzitako
letrari, Mikel Laboak musika jarri zion. Nozbait guztiok abestutako kanta…
Artzek 25 urte
zituen, olerki hau idatzi zuenean.
Askatasuna,
jabetza, domeinu eta persona eta animaliekiko begiruneari buruzkoa.
Pertsona bat
maite dugunean (edo animalia), ezbai batean gaude, pertsona lotu eta bere jabe
izan, kaiolan dagoen txoria bezala, edo pertsona den moduko maitatu, eta bere
izateko era natural horretan maitatu eta errespetatu, alde egin nahi badu,
urruntzen utziz.
Aurreko olerki eta metaforarekin jarraituz Glaukoma
taldearen
Gure kaiola
abestia ere oso aproposa dela deritzot, patriarkatua desikasten hasteko,
kritika egokia… abesti batek utzi ahal duen sakontasunarekin…
Ikastaro honetan IKT-ekin ere maitemindu naiz, nire
hurrengo erronka… Eta Goazen- eko lagunak entzunak banituen ere, haien abestien
berri ez nuen, aurkikuntza pozgarria!! Gaur egungo gazteek entzun ditzazketen
letra batzuk gutxienez mezu egokiak daramatzate, gure jendarteko
neskak ahaldundu
daitezen eta
mutilek
eredu berriei eutsi ahal izateko.
HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN lagungarria eta oso baliogarria
dela deritzot, diskurtso propioa eratzen joateko, autokritika eginez…
desiskasten …gauza berriak ikasten, egungo sistema kolokan jarriz, patriarkatuaren
sakonera agerian uzten, umore onez eta asko garela jakinda, indarberritzailea...
Lan egin behar da, ikasturtea gogorra izan da… baina pena merezi izan du.
ANIMATU!!
Tutoretza lanetarako erabilgarria egin zait, Azaroak 25
eta Martxoak 8rako batez ere. Pertsonalki, berziklapen profesionala egiteko
lanabesa izan da ere… (IKT-ak,errubrikak, txantilioiak…)
Hemendik aurrera bloggeko jarraitzailea izango naiz…
Etorkizunerako nire lotura… Ikastarokideak irakurtzea plazer Itzela izan da,
eta idatzitakoekin pitin bat gehiago ezagutu ahal izan ditut… Baina batez ere,
bide luze honetako bidelagun paregabeak izan dira. Heuren hausnarketekin
ikasteko aukera ezinhobea izan dut.
Orain arte gure nondik norakoak irakurri badituzu,
interesa piztea lortu badugu… jakin ezazue, FEMINISMOA eta BERDINTASUNAREN
zistadak oso kutsakorrak direla…
Nik txiri txiri, nire lan hezkidetzailearekin jarraituko
dut. Hezitzaile hezkidetzailea naizen aldetik, nire esku hartzeek, ikutu hori
izango dute beti. Eta nagoen lekuan nagoela, hortxe azalduko naiz irmo eta
tinko BERDINTASUNAREKIKO konpromezua eta militantzia lehenesten.