2018/10/06

Aldaketa behar dugu!!

Egunon
Larunbata goiza da, aste gogorra izanari nire trebetasun falta gehitzen badiogu...ba hemen. Orain lortu dot blogan idaztea.
Aitor Ibarrola naiz, Galdakaokoa, , Arratia BHI-ko gorputz heziketako irakasle bat. Urteotan, hainbat irakasle bezala, ardura ezberdinak izan ditut; hau da, IKT arduraduna, zuzendaria,,, Iaztik, Elkarbizitza taldean ari naiz Institutuan, eta, aurten, Hezkidetza Plana egitea planteatu zidaten zuzendaritzatik. 
Ikastaro honetara apuntatu nintzen ikasteko asmoarekin eta asmatu dudala ematen du, uste nuena baino lan handiagoa izango bada be...
Uste dot gizonezkoek badaukagula asko egiteko arlo honetan; hazteko, gure buruan aldaketaren bat sortu eta, hortik aurrera, lan egin aldaketa horrek eragina izan dezan. 
Bukatzeko, hurrengo estekan, "Emakumeen Kontrako Erazorik Ez" Institutuan egindako jarduera baten berri emango dizuet. Bertan, abesti baten bertsioa egin zen. Abestia eta letra dago. Ea zuen gustukoa dan.




Nire Aurkezpena

Kaixo, Txetxu Urkijo naiz, 51 urteko laudioarra.

Hezkuntzan hainbat urte eman ditut, une honetan Santurtziko ikastetxe batean ari naiz lan egiten. Ikastetxe honetan 5 ikasturte pasa ditut Gorputz Hezkuntzako klaseak ematen, baina ikasturte honetan nire zeregina aldatu izan da. Eskolako zuzendaria jubilatu egin zaigu eta, horren ondorioz, ni nauzue zuzendari berria.

Lan berri honetan dena da berria niretzat, momentuz lurreratzen ari naiz, ea zelan doan urtea.

Nire aurkezpena egiteko Drive "Google aurkezpen" bat erabili dut. Ikusi ahal izateko hemen egin beharko duzue klik.

Ikastaro honetan jende berri eta jatorra ezagutzea espero dut, pilo bat ikasteaz gain, noski!!!😏

2018/10/05


Ostiral on denoi!

Leire Aizpurua naiz, ordiziarra. Gaur egun, haur hezkuntzako ikasketak burutzen nabil, orain arte hezitzale lanetan ibili izan naiz hezkuntzan. Lan eremurako naiz nire egunerokotasunerako estrategia berriak topatzeko eta hainbat gaua berri ikasteko aukera ederra dela uste dut ikastaro hau. Gogotsu nago lanean hasteako eta hausnarketak egiteko prest.

Hemen gustoko ditudan bi gauzatxo:

Mafaldaren biñeta bat!El hombre de la casa







Eta, Anariren Harriak abestia.




ONDO IZAN!

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!! Ostiral on denoi!

Ni, Leire Aizpurua Satrustegi naiz, Ordiziarra.

Oraintxe haur hezkuntza ikasten ari naiz eta Maiderrekin batera sexualitateko tailerrak emateko proiektutxo batean sartu nahiean gabiltz.  Hezkidetzaren inguruko formakuntza, ikasketei begira eta esku artean dugun proiektuari begira ere bai, oso ongi etorriko zaidalakoan nago.

Mafalda irakurtzea gustoko dudanez, hemen zatitxo bat!
El hombre de la casaEta, gustokoen dudan abestia, Anariren harriak da.

      ONDO PASA ASTE BURUA!                                                                                   

AURKEZPENA




Kaixo denoi!

Ni Maider naiz, 25 urteko Ordiziarra. 
Orain ikasten, lanean, feminismoan militatzen eta proiektu berriak ezagutzen ari naiz. Bizia bizitzen eta asko ikasten!

Asko kostatzen zait aurkezpenak egitea. Ez dakidalako zer esan nire pertsonatik. Uste dut kurtsoan zehar elkar ezagutzeko aukera izango dugula  (internetetik bada ere) eta hor gehiago erakutsiko dugula nolakoak garen. 


Hemen beheran film labur bat uzten dizuet, kurtsilloan honi nola aurre egin ikasiko dugulakoan nago. Honen inguruan hitz egiteko gogoekin...





Eta, gaur gustura entzuten ari naizen abesti bat...




 
Ikastaroan asko ikasteko gogoekin eta sorpresak aurkitzeko prest!


Ongi Izan!!

Maider Avaristo Iziar

NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztioi:

Ez da erraza eskatzen den lana, bizitzatik korrika bizian goazelako hausnarketak egiteko denborarik gabe.

Yolanda Arto naiz, Barakaldotarra jaiotzez, baina arabartarra azken 23 urteetan. Ez naiz zuek bezain gazte, irakaskuntza publikoan 33 urte daramatzadalako. Oraindik ilusioz beterik eta beti ikasteko gogoarekin. Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, Heziketa Fiskoan espezialitatuta, eta eskola barrutik oso ondo ezagutzen dut, mila betebehar ezberdin burutu ditudalako. 10 urte ikasketa buruaren lana egiten ibili naiz eta eskolan gauzak eraldatzeko beti prest.

2013-2014 ikasturtean nire eskolak Hezkidetza plana egiteko deialdian parte hartu zuen eta onartua izan zen. Nire Berritzeguneak antolatutako Hezkidetza mintegira hasi nintzen joaten eta hor Bea Ugarte ezagutu nuen. Oso gauza interesgarriak ikasi nituen eta honela nire begirada morea zabaltzen hasi zen. Eskola ezinbesteko esparrua da gauzak eraldatzen hasteko, ikasle zein familiekin aurrerapausoak eman daitezkeelako. Aurreko ikasturtean Gasteizko Berritzegunean sartu nintzen eta nola ez!! Bea Ugarterekin lankide. Guk bi Hezkidetza mintegia eramaten ditugu aurrera, bata Laudion eta bestea Gasteizen. Beak komentatu zidan ikastaroarena eta animatu naiz parte hartzera. On-line aukera oso ona da niretzat. Gailu digitalak gustatzen zaizkit, baina sare sozialak ez hainbeste.

Kolore bakarra ez nuke aukeratuko, ORTZADARRA baizik. Kolore guztiak politak dira eta egokiak une ezberdinetarako. Halere, bat aukeratzekotan zeruaren urdinarekin geratuko nintzateke, poza eta lasaitasuna transmititzen nauelako.

Animalia izatekotan, txoria izango nintzateke. Bidaiatzea izugarri gustatzen zait eta goitik dena ikusteko aukera izatea ondo legoke.


Abesti asko gustuko ditu. Hezkidetzarekin lotutako horietako bat izan daiteke hau: “La puerta violeta” Rozalen (emakumeen indarkerariaren kontrako ereserkia) Aber gustatzen zaizuen.



Ikastaroarekiko itxaropen handiak ditut. Ezagutza berriak lortzeaz gain, partaideekiko hartu-emana oso ondo baloratzen dut.

Aurkezpena

Kaixo guztioi,

ni pedagogia terapeutikoko irakaslea naiz. Hezkidetza munduan asko ikasteko prest. 

Kolorea izango banintz, kolore guztiak,  bizitza koloretan gustatzen zait eta.




kolore guztiak bilaketarekin bat datozen irudiak


Animalia izango banintz hegazti bat dudarik gabe, aske hegan egiteko.


aves bilaketarekin bat datozen irudiak



Eta musikaren aldetik, nire bizitzan musikaz inguratuta nago, Mozartetik Metalikara, zaila da aukeratzea bat baina hemen utziko dizuet beti mugitzera gonbidatzen nauen bat:




Agur bero bat guztioi

Nire aurkezpena Nafarroatik

Egunon denei!
Itziar  Irigoien nauzue, 49 urte, Doneztebekoa ( Nafarroa):
musikari eta musikazalea 
irakaslea  eta hezitzailea
bidaizalea

robotika eta teknologiazalea

(eta hori fibrarik gabe bizi garela hemen)  eta hortaz gainera...



Hezkidetzarekin dudan harremana intuitiboa eta  aktiboa izan da orain arte, familian ama bide horretan hasi eta ahizpa nagusia honetan aditua delarik.  Hortaz betidanik entzun, eztabaidatu, jakin eta aktibatua izan dut hezkidetza.

Aurten Hezkidetzan  aktiboki busti eta  janztea erabaki dut,  nire ikastetxean SKOLAE hezkidetza planarekin hasi eta axalean gelditu beharrean.  

Talde-lan birtualean aritzeko ezaugarri nagusia goiz-goizean txorien txandan ariko naizela eta ikasteko irrikitan nagoela. Dakidana emateko ere bai, noski! Ilusioa,  gardentasuna eta gogoa eskertzen ditut bertzeengan, seguraski hori bera eskaintzen  saiatzen naizelakoz.

Kolore aunitz maite ditut,  eta egia errateko boladaka  aldatzen ditudala ohartua naiz. Oraintxe berean, lurraren koloreak aukeratzen ditut, udazkena...

Katuak gustuko ditut nahi dutena nahi dutenean egiten dutelakoz, goxoak eta zakarrak direlakoz, lotan eta jolasten aritzen direlakoz,...



Abestiekin koloreekin bezala gertatzen zait, aspertu arte berberak entzuten ditut boladaka. Une honetan hauek ditut bihotzean...





  




Izan ongi!



Nire aurkezpena


Kaixo, JuanMa nauzue eta Basaurikoa naiz.

Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta aurten zuzendari berria eskolan. 52 urte ditut eta nire asmoa hasiera batean bazen ikastea, sakontzea eta hemen ikasitakoa lankideekin konpartitzea eta ahal den neurrian eskolan erabiltzea.

Azkenengo urteotan eskolako IKT arduraren beharra egin dut eta egia esan, gustuko ditut teknologia berriak. Horretaz aparte, besteengandik hartzen/ikasten dudan moduan, nik egindakoa konpartitzen dut era berean. Ez nago sare sozialetan ia ia, baina interesa edukitzean hara noa.

Nire gogoko kolorea… ez dakit, ez nago seguru, baina nik esango nuke urdina eta berdea.


Musika, artea, bidaiatzea gustukoa ditut eta momentu honetan faltan daukadana, denbora da.

Familia, lagunak, lana, ingurua … bizitzaren gatza.


Abesti bat… milaka: The Corrs - "What Can I Do"


2018/10/04

Aurkezpena



Kaixo, Andoni 48 urteko zarauztarra nauzue. Zazpi anai arrebetan bigarrena eta momentu honetan alaba nerabe baten aita.

Ikasketaz albaitaria naiz, baina bizitzan zehar izaten ditugun txiribuelta eta aukeren ondorioz, momentu honetan hezkuntzan nabil lanean, DBHn kokatua dagoen ZIG gelan tailerreko maisua naiz, gazte berezi eta zoragarri batzuekin (nire pazientziaren mugak erakusten dizkidatenak).

Nire burua azaltzen duten bi ezaugarri aukeratu beharko banitu, arduratsua eta entzulea naizela esango nuke. Entzutea gustatzen zait, beti zer ikasia badaukadala iruditzen zaidalako, ikuspegi ezberdinek aberasten nautelako eta lotsa puntua ere badudanez,, gutxiago hitz egin eta entzutera bultzatzen nauelako. Arduratsua naiz eta ahal dudan neurrian busti eta konprometitzen naiz,  egin edo esaten dugunak eragina duela sinetsita nagoelako. Konbentzitua nago pertsona soilek taldean lan eginez lor dezakeguna ikaragarria dela eta horregatik feminismotik datorren iraultzaren zain egon beharrean, betaurreko moreak dakarten ikuspegia ongi barneratu eta bultzatzeari ekin nahiko nioke.
Politikoki elkartasuna eta ezker ikuspegia izan ditut erreferentzia nire bizitzan zehar, baina feminismoaren inguruan ezagutzen ari naizen apurrarekin, gure jendarteari ikuspegi are integralagoa eta humanoagoa ematen diola sumatzen dut, pertsona eta jendarte bezala hobeak egiten gaituena eta irrikan nago gehiago jakin eta ahal dudan neurrian neure ingurunean eta eskolako gaztetxoengan eragiteko.
Talde lanetan nire lanarekiko, besteen iritziak entzun edo kasu honetan irakurtzea eskertzen dut.
Agian daltonikoa izateak, nire kolore ikuspegia mugatu eta nire ausardia apaldu ditu, horregatik ez zaizkit kolore deigarriak gustatzen eta gris eta beltzen artean oso eroso sentitzen naiz. Halaxe dira askotan nire arropak eta kolore bat izan beharko banuke, urdina aukeratuko nuke, itsasoaren eta zeruaren urdinak bizipoza eta lasaitasuna ematen didalako.



Maite ditut gure inguruko paisaiak eta mendian zehar oinez eta bizikletaz ibiltzea, bereziki pago baso bakartiak ditut gogoko. Baina itsasoa duen herri batekoa izaki, beharrezkoa dut noizean behin itsasoari so egotea, bere gora behera  mugimenduaz gozatuz.
Abesti maitatuenetako bat Xabier Leteren “Izarren hautsa” dut. Bere letretan mezu sakonak daudela iruditzen zaidalako eta gure alabarekin lotarako kantu moduan erabili nuen.
“lana eginaz goaz aurrera”
“ gure sustraiak lurrari lotuz”
“ezaren gudaz baietza sortuz”
gu ere zerbait bagera eta,
gauden tokitik hemendik bertan,
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz eta
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen
Ea ikastaro honekin hezkidetza gaian sakonduz, nire lanean eta egunerokotasunean hobetzeko baliabideak eskuratzen ditudan eta ditugun elkarlanean.


Ea gustoko duzuen aurkezpen hau, izerdi pixka bat baino gehiago kosta zait eta.
Ondo izan
Andoni