“Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin
lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta
daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin
oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki”.
Hain zuzen ere,
festak -beste askoren artean- gure kulturaren ispilu eta erakusle dira Margaret Bullenek zioen bezala,
eta gehienetan, hauek ohituren parte diren heinean, sistematikoki errepikatzen
ditugu, hauek gaur egun dugun ikuspuntuarekin aztertu eta behatu gabe.
Nire hitz- hodeia |
Iazko posten artean hau
aukeratuko nuke, jaia eta ospakizunen gaia oso ondo jorratu duela iruditzen
zaidalako.
Ikastetxeetan hezitzaileen lantzeko erronkak asko dira eta noski, pixkanaka
egiteko aldaketak. Lehenik eta behin, ospatzen ditugun jaiak aztertzen hasiko
nintzake, zergatik ospatu, nola ospatzen ditugun, horrek haur eta gazteengan
zer dakarren, zein jarrera hartzen duten eta nola hobe gentzakeen ikuspegi
hezitzaile baten aldetik.
Musiken letra eta mezuak zeharkako baliabide bezala agertzen diren horiek gazteekin
aztertu eta musika talde berriak aurkeztu, adibidez ideia ona eta era entretenigarrian
gainera. Izan ere, askotan, irratian jarritakoa entzuten dugu entzunena delako
eta gure belarrietara iristen den lehenengoa delako. Halere, alternatibak erakutsiz norbera
ere “hazi” egiten da musika genero eta estiloetan.
Emakumearen rola eta presentzia aztertu eta parte-hartzaileagoa bilakatu; estereotipo
eta rol desberdinak erakutsi, aniztasuna bultzatu eta ikusaraziz.. Pixkanaka gizartea
ikuspegi kritikoagoa hartzen ari da eta emakumearen papera eta honekiko
parekidetasun ezaren jabetzea gertatzen ari da. Azken egunotan entzun den
Errealeko ereserkiaren aldaketa dugu adibide gisa, hemen esteka.
Adibide hau hartu dut hain zuzen ere, izan ere, aldaketa abestian egon egondu da,
baina oraindik ere Errealeko gizonezko jokalari taldeak emakumearenak baina
oihartzun askoz handiagoa du, eta hau gertatu bitartean, lan egiten jarraitu behar dugu!!
Agurtzeko,
Huntza eta Mafaldaren asko gustatzen zaidan abesti hau uzten dizuet!