Ospakizunak
eta jaiak argi dago ez direla egunerokotasunetik at dauden gertaerak, izan ere
bertan egunerokotasunean bizi eta garatzen ditugun rol, estereotipo eta emozioak
besteak beste erreproduzitzen ditugu. Agian, guzti hauek indartuak ere azaltzen
dira jai giroan. Zer esanik ez, esku artean daukagun “ La manada”-ren kasua.
Rol matxista eta jarrera hetero-patriarkalek bere osotasunean garatuta, gizon
ahalguztidunen boterea guztiaren gainetik: errespetuaren gainetik, giza
eskubideen gainetik, eskubidearen gainetik, berdina izateko aukeraren gainetik,
enpatiaren gainetik…
Ospakizun
eta jai parekideen beharra badirudi gero eta beharrezkoagoa dela, jendarte eta
sistemaren oinarrik kutsatuta badaude, jaiak ere kutsatuta daudelako. Dagoeneko
brigada moreak (deitura desberdinak jaso dituen taldea) gero eta ohikoak dira
herri eta hirietako jaietan, honen beharra gero eta gehiago sumatzen delako. “Etxerako
bidean, libre izan nahi dut, ez ausarta” leloak oso ondo azaltzen du jai giroan
(eta jai girotik kanpo) maiz gertatzen dena. Esan bezala jendarteko rol eta
estereotipoak une oro erreproduzitzen direlako.Bestalde,
aipatutako guztia aurrera eraman ahal izateko, hots jai parekide,
berdintasunean loratutako jai giro, lasai eta gustura gozatzeko aukera izateko,
lanketa sakona egin behar delakoan nago. Bai etxean, bai eskolan eta hezkuntza
eremu guztietan kontzienteki landu beharko litzatekeen gaia dela uste dut, kontzientziazio
lan handia eginez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina