2019/01/18

Ahaldundu eta parte hartu. Gure etorkizuna, gure esku!





Iazko post bat aukeratzerakoan Irati Mendiguren Cosgayan “Gu geu zutabe, horma eta teilatu” hautatu dut. Bere lelo ederretik hasita, hainbat baliabide eskaintzen dizkigu eta nik ere konpartitzen dudan zalantza bat aipatzen du. Emakumeen presentziak ez duela bermatzen, genero ikuspegia izango denik partaidetza horretan.  
Bestalde, “publikoki genero banaketak eta oreka kuotak arretaz begiratzen badira ere, tamalez, gehiegitan gertatzen da barne-antolaketa eta erabakitze guneetan dauden lagunak eta aurpegia ematen duten horiek ez direla berdinak izaten. Alegia, kanpora begira badirudiela genero errepresentazioari garrantzia ematen zaiola, baina, itxurakerian besterik ez dela geratzen errepresentazio hori”. Alderdi politiko askoren kasuan, are nabarmenagoa da; legez instituziotarako zerrendetan kuota batzuk errespetatzera derrigortuta daude, baina gero zuzendaritzetan eta erabaki guneetan ez dago emakumeen presentzia nahikorik eta ezta genero ikuspegirik ere. Honekin ez ditut kuotak kritikatu edo beharrezkoak ez direnik adierazi nahi, agian egunen baten emakume horiek ahalduntzen badira, ikastaro hau egin edo eta betaurreko moreak jartzen badituzte, emango litzatekeen eraldaketa erabatekoa izango litzateke.
Lehengo ideiarekin lotuta, oso esanguratsua da N.B.E. 2017ean mundu mailan emakumeen parte hartze eta lidergoari buruz egindako txostena:


Emakumeen partaidetza soziopolitikoa dela eta 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu berri zen Emakumeen Kontseilu politikoan parte hartzearen inguruan ondorengo bideoa argitaratu zuen. Zailtasunak eta argiuneak ageri dira eta horrelako prozesu batean ematen den, norbanako eta kolektiboaren ahalduntzea azpimarratu nahiko nuke.

Baina ahalduntze hori eman dadin, duela bi urte Leiren Garrok aipatzen zuen moduan hainbat baldintza kontuan izan behar ditugu:
Edozein parte hartze dinamikak antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, jendartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak, egiteko moduak eta botere harremanak parte hartze horretan erreproduzituko dira eta norbanako eta taldeko garapena mugatuz. Guzti horregatik, partaidetza parekidea bermatzeko estrategiak, ikaskuntza eta gaitasun batzuk garatzea ezinbestekoa da.”
Beraz, parte hartze arrakastatsua lortzeko, pertsonak konpartitzen duten ideiengatik mugitzen direla, gustura sentitzen diren pertsonen ondoan eta eroso egoteaz gain, erasotuak izango ez diren espazioak behar dituztela hartu behar da kontuan.
Parte hartzearen hiru oinak:
Asturiaseko hezkuntza sailan, Educastur gida. 13.-21. orrira oinarrizkokontzeptuak biltzen dira.

Eta gure eskoletan zer?

  • Eskola komunitatea osatzen duten subjektu guztientzako parte hartze guneak sortu. Guztien interesak, kezkak, proposamenak.... jasotzeko eta bideragarri egiteko.
  • Parte hartze parekidea lortzeko, plangintza egin eta sor daitezkeen erronkei erantzuteko estrategiak topatu.
  • Nesken ahalduntzea sustatu eta beraien beharrak, iritziak, kezkak... kontutan hartu.
  • Neska-mutil guztien ikaskuntza prozesuan, subjektu aktibo bilakatu eta beren parte hartzea bermatzeko estrategiak eta guneak garatu.
  • Batzarretan emakumeen parte hartzea bermatzeko araudiak eta estrategiak adostu.
  • Azken finean, bestelako partaidetza eredua eraiki, antolamendu horizontalagoarekin.
Badugu zeregina, eutsi goiari eta ez etsi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina