2019/02/24

BIDEGURUTZE SEXUALAK


Bai generoa, baita sexua ere, eraikuntza soziokulturala dira. Egungo jendartea, eredu dikotomikoaren gainean eraikia dago instituzio ezberdinen laguntzari esker (zientzia, komunikabideak, hezkuntza...). Sistema horrek, guztion garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat, eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonendako ere.Hitzek eta etiketek ez dutenez genero-identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzek duten konplexutasuna biltzen, poliki-poliki zenbait kategoria berri presentzia eta lekua eskatzen ari   dira sexu-orientazioen araberako sailkapenetan.
Emakumeen gorputzen gaineko zenbait eduki gogoratu ditut : abortatzeko
Bertze eduki batzuk ikusi, ezagutu eta ikasi


Harritu  emakumeen eiakulazioa,eta haserrea piztu baita ere:  sexu-egiaztazteak kirolean,

Hemen duzue 11 eduki biltzen dituen gurutzegrama:



Aurtengo Marijo ikastarokideak partekatu duen bideoa hainbertze gustatu zailadakoz 
berriz partekatu nahi dut. 
BegoƱa aurreko urtetako ikastarokideak egindako posta gustatu zait izenburutik hasi eta bukaeraraino:

ANIZTASUN SEXUALARI LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA

Diskurtsoa, irudiak eta baliabideak arras interesgarriak iruditu zaizkit.
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bideo hau gomendatu nahi dizuet.



Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Raquel Lucas“denok izan dugu eskolara joatearen bizi esperientzia, eta eskolak egiten duen gauzetariko bat da harremanen geografia bat sortzea. Komunak banatuta daude, uniformeak ere bai... Ikasten duzu mundua bitarra dela, bi rol posible daudela, eta bien tarteko gunea, berriz, estua dela”. Hezitzaile gisa,tarteko gune horiek zabaltzeko erronka dugu.
Raquelen hitzekin jarraituz, Gizarteratzeko leku gakoa da eskola, eta horregatik da funtsezkoa transexualitateen onarpena eskolan lantzea.  Nahia Rojo Berdindu Eskolako eta Guztiok elkarteko kideak dio:  Euskarriak ez dira falta horretarako: ipuinak, film labur eta luzeak, ariketak, jolasak... Berdindu Eskolak ere baditu batzuk, nahiz eta, Rojok aitortu duenez, euskaraz gutxiago egon, eta haur txikienentzako ere materiala falta. Halere, irakasleek gaitasun handia dute moldaketak egiteko, eta horri esker adin zein hizkuntza ezberdinetan gelara eramaten dute sexu aniztasuna, borondaterik izanez gero. Hona hemen hezkidetzailea den heziketak nola laguntzen duen:
  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du.
● Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du.
● Heteronormatibitatetik aldentzen da.
● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.
● Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die.
● Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du.
● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du.
● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du.
Josebe Iturriozek erran bezla “zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina