2019/03/03

Heziketa afektibo sexual baten alde!




Gakoa heziketa afektibo- sexuala behar eta eskubide bat dela ikusaraztea da, nire ustez. Gai honetan ideologiak garrantzi eta pisu handia daukala uste dut, eta nahiz eta pentsatzen dugun hezkuntza munduan orokorrean ideia aurrerakoiak ditugun jendea dagoela, badago jende asko oraindik ere hezkuntza afektiboa ez lantzearen alde dagoena, eta ideia askorekin bat egiten ez duena orientazio aniztasuna, norbere gorputzaren inguruko erabakiak, ugalkortasuna… besteak beste.

Heziketa honen inguruko erronka handi bat da gizartean tabĂș den gai hau normaltasunez hitz egin eta lantzea da. Hau da, gizartean “zailtasunez” bizi dugun gaia, eskolan nola jorratu badakigu? Normaltasunez jokatzen dugu?

Heteronormatibotasun eta binarimoa alde batera uztea ere erronkatzat hartzen dut, izan ere, zaila izango da bestela guztiak onartzen dituen hezkuntza afektibo sexuala lantzea. Honekin batera erabiltzen ditugun material eta baliabideak ere.

Hainbat baliabide proposatuko ditut, inteesgarrak iruditu zaizkidanak:
-UN MURO QUE HABLE DE SEXUALIDAD: Sexualitatearen inguruko jarduera, historian zeharreko informazio pixka bat, ezaugarriak..
Osakidetzak bere web orrian duen Sexumuxuko koadernoak. Deskargatu ezkero, jarduerak eta PDFak informazioz josita dituelarik…
Nik proposatzen dudan bideoa honako hau da! Ideia, izen eta kontzeptu asko dauden arren oso ondo laburtzen baitu gizartearen aniztasun sexuala! https://youtu.be/1QbTZYiQ6BA

Irati Gaztelurrutiaren posta aukeratzen dut elkarbanatzen dituen bideoak oso egokiak eta balio handikoak iruditu zaizkidalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina