Emakumearen presentzia sarean txikia
zela banekien arren, ,. datu zehatzak eta objetiboak irakurri eta gero zoritzarrez pentsatzen nuena baino egoera okerragoan gaude .
Irakurgai ezberdinetatik hainbat datu atera ditut emakumeen egoera sareetan eta teknologian orokorrean nolakoa den irudikatzen gaituena eta hementxe bildu ditut:
- Gaztelerazko
wikipediako biografíen %16ª emakumeenak dira.
- Wikipediako
edizioetan emakumeak %10 baino ez
gara.
- Emakumeen %14ª baino ingenieritza eta arkitektura esparruko
ikasketak
- Teknozientzian 10 lagunetik 3 baino ez dira emakumeak.
- 2020
aurreikuspenen arabera %14ª STEM
profileko jarduerak.
- ,eus
domeinu-izenak erregistratzen dituzten artean emakumeak %25 baino ez dira.
- Europan, IKTn lan
egiten daben 7 miloi pertsonen artean %30 baino ez dira emakumezkoak eta ardura
postuetan %.19ª emakumeak.
- Informatika
fakultatena 4000 graduatuetatik 1000 emakume informatikari, orain dela 15 urte %26, eta aurten
%15.
Zer esan datu esanguratsu hauen aurrean?
Ezer gutxi esan daiteke, emakumeon presentzia sarean gehitu behar dugula eta batez ere edukiak sortu (Wikimujeres eta Geochicas adibide polittak dira) behar ditugula.
Irakasleok emakume gazteak txiki txikitatik.teknologia arloetan bideratzeko ahaleginak egin behar ditugu STEAM bidea jarraituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina