2019/10/20

SENTITU HEZKIDETZAREN ZIZTADA!

Inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa:
Nik hausnarketa egiteko, Saioak bezalaxe, whatsappa erabili dut, hauxe baita kontrolatzen dudan “sare soziala”. Aste hasieran mezu bat idatzi nuen ikastolako zenbait gurasok dugun taldera, hezkidetza ezaguna al zaien eta beren ustez zer den galderarekin. Nahi zuenak erantzuteko eskatu nien, baina mesedez inon ez begiratzeko, ariketaren funtsa ez galtzeko. Nahi izanez gero ere, niri bakarrik idazteko proposatu nien. Zuek kokatzeko, 34 eta 47 urte bitarteko pertsonaz ari gara, elkarren artean esparru ezberdinetan lanean ari direnak( irakaslea, fabrikako langilea, kazetaria, euskara irakaslea, erizainak, etxeko lanetan adituak, produkzio lanak, administraria…). Gure haur zaharrenak LH 2 mailan daude eta beste haur guztiak hortik beherakoak dira.













9 erantzun jaso ditut: beste heziketa mota bat; nesken afariak egitearen antitesia; sexu bereizketa egin gabeko heziketa; berdintasunean heztea, jatorri, egoera, nortasun, orientazio sexual…guztiak errespetatuz; ideiarik ez; guraso eta irakasleen arteko heziketa; berdintasunean heztea sexu bereizketarik egin gabe; oraindik existitzen ez den zerbait eta heziketa guraso-irakasleen artean bideratzea.

Garbi ikusi dut hezkuntzarekin lotura zuzena edo zeharkakoa dutenak badutela hekidetzaren berri. Beste alor batzuetan aritzen direnak aldiz, zalantzak dituzte erantzuteko garaian edo ez dakite zertaz ari garen.

Ondorioa: ba lan asko dagoela egiteko oraindik hezkuntzaz kanpoko esparru horietara iristeko. Pertsonaren garapen integralaz ari gara eta horrek bere bizitzaren alor guztiei eragiten die. Guraso garen partetik, ikusi dugun bezala, eskolatik kanpo familiak eragin izugarria izan dezake eta terminoa batzurentzat oraindik ezezaguna da. Hezkidetza, eskolaz haratago, gizartearen eremu guztietara zabaltzen ez den bitartean jai dugu!

Hezkidetza kontzeptua hitz gutxitan: 







Aurreko ikasturteetatik aukeratutako ekarpen bat: 
Aurreko edizioetako ikaskideek egindako ekarpenetatik Ainhoa Mendizabañerena (2018/10/22) leloa aipatuko nuke,” Atera barrutik zeu zaren hori” askotan benetan nortzuk garen jakiteko gaitasunik ez dugulako ditugun eragin guztiengatik. Eta ustez jakinda ere, aske adierazteko espaziorik ez dugulako. Gainera hezkidetza lantzeko ematen dituen 5 arrazoiak argiak eta zehatzak dira.

Hezkidetza inguru hurbilean lantzeko 5 arrazoiak:


















  1. Berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraiki nahi du. 
  2. Pertsonaren garapena eremu guztietan ahalbidetzea. Pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko ahalegina. 
  3. Nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzen da. 
  4. Genero kontzientziaren bereizketa. 
  5. Egiten jakin. Pentsamendu kritikoa garatzen ikastea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina