Aktibismoa ere ezinbestekoa da. Batzuk berdintasunera iritsi garela diote, baina zenbat eta gehiago gaiaz jakin, gero eta urrunago gaudela berdintasunetik uste dut. Aktibismo hori eremu guztietara eraman behar da, bestela hankamotz geratzeko arriskuan dago. Horregatik ziberaktibismoa da horren garrantzitsua.
Aspaldidanik Facebook-a dut, baina gazteek zaharren kontua dela diote. Zaharren kontua diot nik? Ba orain dela ez horrenbeste denbora Twitterra eta Instagrama dut. Benetan erabilgarriak gustoko gauzei buruz ikertzeko, jakiteko, partekatzeko, lagunak egiteko...
Hori bai, horiei begira bazaude beste ekintzetatik kendu behar duzu denbora, bestela ez dago astirik!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina