Pirula gorria ala urdina?
Rosana Madariaga
Seguraski askok ikusita daukagula "Matrix" filmea, non mundu birtual batean garatzen zen ekintza guztia. Momentu batean "Nemo" pertsonai nagusiari galdera bat egiten zioten: "Pirula gorria mundu birtualean jarraitzeko edo pirula urdina benetazko munduan joateko?"
Gure munduan, aldiz, mundu fisikoa guztiz nahastuta dago mundu birtual horrekin, eta mundu birtual horretan ere, hezkidetza guztiz beharrezkoa dela konturatu ahal dugu.
Bai teknologia berrien erabileran, bai sare sozialetan emakumeok edo erabilpen gutxiago egiten dugu edo arlo "femeninoetan" murgiltzen gara sare sozialetan.
Nahi ta nahi ez, gustatu ala ez gustatu,teknologia berriak eta sare sozialak etorri dira geratzeko. Zergatik ez gara planteatzen baliabide pedagogiko bezala erabili ahal ditugula, gure artean lotura berriak eta onuragarriak sortzeko, jakinduria konpartitzeko eta gure mezu feminista aldarrikatzeko?
Ianire Estebanezek esaten duen bezala "Garrantzizkoa da feminismoa ziberaktibatzea belaunaldi berriak erakartzeko"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina