2019/10/20

ZER DAKIGU HEZKIDETZARI BURUZ?


Ingurukoei hezkidetza zer den galdetzerakoan, jasotako erantzunak anitzak dira. Hezkuntza munduan lan egiten duten 2 lagunek hezkidetza zer den badakite eta definizio zuzena ematen dute eta lan ildoak zeintzuk diren ere ezagutzen dute, gaiarekin konpromezu handia dute. Beste 3 lagunek hezkidetzari buruz zerbait entzunda dute, kontzeptua ezagutzen dute, baina ez daukate oso argi zelan burutu daitekeen ikastetxe batean. Beste bi lagunek, aldiz, ez dute inoiz gai honen inguruan ezer entzun.

Mari Jose Urruzolak, hezkidetzako lehen maistrak, hezkidetza honela definitu zuen:  neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuak hartu gabe. Definizio oso hau oinarritzat harutua argi izan dut hezkidetza kontzeptua lelo honetan  bihurtuko nukeela, ESTEROTIPO SEXISTETATIK AT, izan ere, hauek dira botere harremanak eta hetero patriarkatua berproduzitzea ekartzen dutenak.



Aurreko ikasturteetako sarrerak aztertzen eta irakurtzen, badira bi oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Alde batetik, Garazik hezkidetza kontzeptuaren definizio propioa eskaintzen du, definizio osoa eta interesgarria guztiz: Hezkidetza (Hez+kide+tza) parekidetasunean hezi eta ahalduntzean datza.  Feminismoaren ekarpenak eredu hartuz,  ikasleak genero maskulino zein femeninotik askatu eta genero estereotipo sexistetatik at heztean datza. Norbanako askeak garatuz, berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea lortu nahi delarik.
Eta bestetik, ArgiƱe Alacanok bere sarreran Iceberg-aren teoria aipatzen du, irudi baten bidez. Uste dut irudi hori argi izatea ezinbestekoa dela, batez ere, curriculum ezkutua eta norbere jarrerak epaitzeko.



Bukatzeko, guzti hau esanda, hona hemen nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko bost arrazoi:
  1.  Ikasleak era integralean hezteko, genero estereotipoetatik at, modu askean hezteko.
  2.  Etorkizuneko hiritar eraldatzaileak hezteko.
  3. Orain arteko pentsamoldeak eta ohiturak suntsitzeko.
  4. Berdintasunezko harremanak eta boterearen erabilera parekidea bultzatzeko.
  5. Bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko. Indarkeria matxistarekin amaitzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina