Ingurukoei hezkidetza zer den galdetzerakoan, jasotako
erantzunak anitzak dira. Hezkuntza munduan lan egiten duten 2 lagunek
hezkidetza zer den badakite eta definizio zuzena ematen dute eta lan ildoak
zeintzuk diren ere ezagutzen dute, gaiarekin konpromezu handia dute. Beste 3
lagunek hezkidetzari buruz zerbait entzunda dute, kontzeptua ezagutzen dute,
baina ez daukate oso argi zelan burutu daitekeen ikastetxe batean. Beste bi
lagunek, aldiz, ez dute inoiz gai honen inguruan ezer entzun.
Mari Jose Urruzolak, hezkidetzako lehen maistrak, hezkidetza
honela definitu zuen: neskak zein
mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere
indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen
dizkien errolak kontuak hartu gabe. Definizio oso hau oinarritzat harutua
argi izan dut hezkidetza kontzeptua lelo honetan bihurtuko nukeela, ESTEROTIPO SEXISTETATIK
AT, izan ere, hauek dira botere harremanak eta hetero patriarkatua
berproduzitzea ekartzen dutenak.
Aurreko ikasturteetako sarrerak aztertzen eta irakurtzen,
badira bi oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Alde batetik, Garazik hezkidetza kontzeptuaren definizio propioa
eskaintzen du, definizio osoa eta interesgarria guztiz: Hezkidetza (Hez+kide+tza)
parekidetasunean hezi eta ahalduntzean datza. Feminismoaren ekarpenak
eredu hartuz, ikasleak genero maskulino zein femeninotik askatu eta
genero estereotipo sexistetatik at heztean datza. Norbanako askeak garatuz,
berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako
gizartea eraikitzea lortu nahi delarik.
Eta bestetik, Argiñe Alacanok bere sarreran Iceberg-aren teoria
aipatzen du, irudi baten bidez. Uste dut irudi hori argi izatea ezinbestekoa
dela, batez ere, curriculum ezkutua eta norbere jarrerak epaitzeko.
Bukatzeko,
guzti hau esanda, hona hemen nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko bost
arrazoi:
- Ikasleak era integralean hezteko, genero estereotipoetatik at, modu askean hezteko.
- Etorkizuneko hiritar eraldatzaileak hezteko.
- Orain arteko pentsamoldeak eta ohiturak suntsitzeko.
- Berdintasunezko harremanak eta boterearen erabilera parekidea bultzatzeko.
- Bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko. Indarkeria matxistarekin amaitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina