2019/10/21

Hautu libreak

Adituen testuak irakurtzen hasi baino lehen nire inguru hurbilenetik abiatzea erabaki dut "Hezkidetza" terminoaz dakitena nirekin partekatu dezaten. Anonimotasuna ziurtatu nahian, Google inprimaki bat sortu eta inguruko hainbat ate jotzea erabaki dut, norbaiten  erantzuna jasoko dudalakoan... Eta poztu egin naiz. 

Alde batetik, jasotako erantzunak uste baino askoz gehiago izan dira. Ingurukoen %88ak ezagutzen du hitza (kontuan izanik gurasoei zein hezkuntza eremuan ez dabilen baten bati ere bidali diodala, esanguratsua egin zait). Euren hitzetan "beharrezkoa", "justizia", "hezkuntza ereduaren aldaketa", edota "desikasi" hitzak aurkitu ditut, eta, batez ere, egungo errealitatea aldatzeko ilusioa somatu dut, utopiarekin lotu ahal izango genituzkeen hitzak aurkituz: "pertsonak askatasunez hautu libreak egiteko ahalduntzea litzateke hezkidetzaren ardatza":


Eta esku artean lan handia dugunaren sentsazioa izan dut, hautu libreak egiteko, askatasunean erabakitzeko, ezinbestekoa baitugu jakintza, ezagutza. Abiapuntua Feminismoaren historia ezagutzea izan beharko luke (hitzaren konnotazioak, injustiziaren sustraiak eta gaur egungo errealitatea ezagutzeko arrazoiak barneratuz). Horretarako, erreferentzia pare batekin buka dezakedala pentsatu dut, gure lanaren hasiera honetan:

Nuria Varelaren "Feminismo para principiantes", ohiko liburu zein komiki formatuan.
Chimamanda Adichie: "Todos deberíamos ser feministas". Idazlearen hitzaldia eta liburuari buruzko bideo motza ere bidaltzen dizkizuet, abiapuntu gisa.




1 iruzkin:

  1. Oso interesgarria zure ekarpena #Amaia oso praktikoa iruditu zait luzatutako galderatxoa, zer da zuretzat hezkidetza. Joan den ostiralean Klasea Lanbide Heziketako Goi zikloan, Haur Hezkuntzan Hezkuntzako osasun kanpaina baten aurkezpena egin zuten eta oso deigarria egin zitzaidan hainbat taldek, mutilen argazki dexente gehiago jarri zituztela beste gauza batzuen artean, #BEGIRADA HEZKIDETZAILEA, aipatu nien eta guztiak begira geratu zitzaizkidan 18-50 urte bitarteko ikasleak batek ezik, ez zuten terminoa ezagutzen. Argazkiena aipatutakoan ez zirela ohartu esan zidatzen, hitz egiten egon ginen eta nik nire zeharkako konpetentzian hezkidetzaren begirada ekoizpen eta aurkezpen guztietan kontuan hartuko dudala esan nien. Interesa azaldutakoan jarri zuten, egia esan poztu nintzen eta zeharkako konpetentzia izan arren gaia bereziki lantzeko geratu gara. Beraiek etorkizuneko eredu gisa ezinbestekoa dutela bai lanean eta egunerokotasunean femistak izateaz gain, bereziki nire ustean #BEGIRADA HEZKIDETZAILEA izatea.

    ErantzunEzabatu