2019/10/20

HEZKIDETZA KONTZEPTUAREN HEDAPENA

Hezkidetza kontzeptuaz galdetu dut nere inguruan eta lagun batzuk, nahiz eta onartu duten ezagun egiten zaiela, entzuna dela, zaila egin zait definizioak

biltzea. Beharbada gaizki esateari beldurra izan da, gauza asko definizio batean sartzeko zailtasuna akaso,...ez dakit...

Erantzun dutenak, hezkuntza munduko lagunak ditut, hauek izan dira bildutako definizioak:


1. Aukera eta balio berdinetan heztea haur guztiak.

2. Jendarte parekidea lortzeko behar den hezkuntza eredua.

3. Genero rolak alboratuz eta norberaren berezitasun eta ezaugarriak errespetatuz, hezkuntza sistema.

4. Emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanak hautsi eta bestelako oinarri batzuetik( aukera berdintasunetik,errespetua, aniztasunaren aberastasuna...) abiatzen den

gizartea lortzeko hezkuntza.

5. Neska-mutilak parekidetasunean hezitzea

Jarduera ildoei dagokienean ez dut erantzunik jaso.

Ondorioztatu ahal izan dut hezkidetza definizioa ematea zaila egiten dela, are eta gehiago pertsona ez bada hezkuntza mundukoa, baino bestela ere ez dela erreza egiten.

Bestalde, hezkidetza hitza entzuna dela aipatu didate gazte askok, baino adin batetik Aurrera, arrotza egiten da.

Bukatzekoesan, hezkidetzaren nondik norakoak helaraztea eta hedatzea arlo guztietan erronka interesgarri zein ezinbestekoa dela.


HAUXE AUKERATU DUDAN LELOA:



BESTE EDIZIOETAKO AUKERATUTAKO SARRERA :#MartaLopez,hezkidetza

Uste dut Martak asmatu zuela esaten hezkidetza gizarte justuago lortzeko bidea dela, hori izan zen aukeratu zuen leloa eta hori sinisteaz aparte uste dut

hezkidetzaren aldeko aldarrikapen bat izan daitekeela. Planteatzen den eredua, ez da hobea soilik emakumeentzat, baizik eta aniztasuna (cultura-hizkuntza-identitate...)

ikurra duen guztientzat.


Era berean, kontzientzia lantzeko baliogarria dela aipatzen du 1.arrazoi moduan eta nik ere uste dut hori ezinbestekoa dela ikasi-desikasi, eraiki-deseraiki

prozesu horretan.


HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI:

MODU OROKORREAN ESANGO NUKE:

- HEZKUNTZA EREDUAK BALDINTZATZEN DU JENDARTE SISTEMA, HEZKIDETZAK SISTEMA PATRIARKALA IRAULI AHAL DU.

- JENDARTE ANITZA, ASKE ETA JUSTUAGO LORTZEKO BIDEA DA.


ETA ZEHATZAGO:

- KONTZIENTZIARA EKARTZEN DU, INERTZIAZ, BELAUNALDIZ BELAUNALDI, TRANSMITITZEN DITUGUN GENERO ROLAK.

- EMAKUMEAK PLAZARA, ESPAZIOAK OKUPATZERA, ARGITARA EKARTZEA AHALBIDATZEN DU.

- BOTERE HARREMANAK DEUSEZTU ETA EREDU BERRIAK SORTZEKO AUKERA EMATEN DU.



Ondo bukatu asteburua eta hobeto hasi astea.

ainara

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina