INKESTA
ETA HAUSNARKETA
1.
eta 2.jarduerak whatsapez egindako inkesta baten oinarritu ditut: Zer
da Hezkidetza zure ustez? Jarduera honetarako beste bat ere galdutu
diet: Zein diren Hezkidetzaren jarduera-ildoak ba al dakizue? Horra
hor emaitzak:
9tik
7k jakin dute erantzuten zer den Hezkidetza. Erantzuteko gai ez
direnak izan ez dute hezkuntzan lan egiten, baina euretako bat bi
alaba gaztetxoren aita da. Bestalde, Jarduera-ildoei buruz
galdetzean, 9tik 5 izan dira gai zuzen erantzuteko eta hortik 4
irakasleak dira eta beste bat udaletxe bateko berdintasun teknikaria.
Beraz, ondorio nagusia: Hezkuntzatik
kanpo gizarteratu beharra dugu Hezkidetza, plazaratu beharra dugu eta
kalean ere normalizatu, ez da gure lana bakarrik, jendarte osoarena
da.
Tipo guztietako hesiak eten behar ditugu: Pertsonalak, jendartekoak, hezkuntzakoak...Eta hezkidetzatik, guztia berreaiki.
LELOA
LELOA
GUSTUKO
IZAN DUDAN BESTE SARRERA BAT
Hainbat
irakurri ostean, #IriondoPatxik
jarri zuen Rosa
Luxenburgoren
esaldia iruditu zait biribilena, alegia, gizartean berdintasuna
lortzea, pertsona bezala desberdinak izatea eta erabat aske izatea
baitira helburu nagusiak.
NIRE
INGURUAN HEZKIDETZA LANTZEKO BOST ARRAZOI
-Inguruan
ditudan ume guztiek benetako aukera berdinak izan ditzaten.
-Generoaren
eraikuntzak eta estereotipoek sufrimendu gehiagorik ez dezaten sortu.
-Sexismoak
sortzen duen indarkeria matxista desagertu dadin.
-Emakumearen
ahalduntzea lortu ahal izateko.
-Gai
honetan familia eta gizartearen inplikazioa ezinbestekoa delako.
Amaitzeko, klikatu eta entzun:
Amaitzeko, klikatu eta entzun:
🎵 Indar
guztiak kalera
eskolatik
jendartera
Hezkidetza
izan dezagun
oinarri
denok batera 🎵
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina