Nire inguruko bost gizoni honako galderak hauek egin dizkiet:
- · Ezagutzen al duzu Hezkidetza terminoa?
- · Zure ustez, zer da Hezkidetza?
- · Zer edo zer egiten duzu Hezkidetza bultzatzeko?
Bere erantzunak aztertu ondoren honako ondorio hauek ateratzera ausartzen
naiz:
Guztiek diote hitza edota terminoa ezagutzen dutela, baina definitzerakoan
multzo batek hezkidetzaren garapena emakumeen esparruan bakarrik kokatu du eta
beste multzo batek gizonok zer esan eta zer egin bageneukala azpimarratu du.
Tamalez, esan daiteke batzuren ustez, oraindik Hezkidetza emakumeen erronka bat
da.
Dena den, hezkidetzarekin zerikusia duten hitzak aipatzean, oinarrizko
terminologia borobildu dute: berdintasuna, elkartasuna, askatasuna, erantzukizuna,
estereotipo sexistarik ez…
Hezkidetzaren arlo praktikoa azaltzeko eskatu nienean, berriro bi ideia
nagusi sumatu ditut, talde batek adierazi du Hezkidetza bidaia horretan gizonek
emakumeak laguntzen dituztela eta beste talde batek aldarrikatzen dute guztion
ardura dela.
Hori dela eta, nire lelo digitalean azken ideia horri indarra eman nahi
diot:
Hau dena kontuan hartuz, uste dut badaudela
arrazoi ugari Hezkidetza lantzen jarraitzeko:
- · Gizon askok erronka hori ez da gure borroka pentsatzen duelako.
- · Egunerokotasunean emakumeekiko portaera eta jarrera desegoki dezente ikusten direlako.
- · Emakumeen kontrako biolentziaren datuak oso kezkagarriak direlako.
- · Hainbat kasutan berdintasunean hezteak gure kontraesanak azaleratzen dizkigulako.
- · Mundu hobe batean bizi nahi dudalako.
#jmpn
HEZKIDETZA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina