2019/10/20

Zer dakigu hezkidetzari buruz? Zer de hezkidetza?


Zer dakigu hezkidetzari buruz? Zer de hezkidetza?


Galderaren aurrean nire ingurukoek erantzun dituztenak jaso ditut jarraian:
Hezikidetza... kideen artean errespetuz aritzea...elkarrekin errespetuz bizitzea.
 Hezkidetza kideen arteko hezkuntza gisa ikusten det. Guztiak pareko garela eta horrela heztea. Gizon eta emakume baino norbanako gisa heztea. Generoak albo batera utzi eta pertsona gisa heztea. Denak gara pareko, bakoitzak ditugu gure bereizgarriak eta horrek aberasten du gure gizartea
Hezki ?zer? ez dakit.
Neskak eta mutilak aukera berdinak izatea. Neska izategatik mugak ez izatea.
Hezkidetza?? Ez dakit.
Hezkidetza? Ez dut inoiz entzun. Coeducación? Aaa, hori bai, lehengon telebistan..baina..
Genero ikuspegia kontuan izan gabe hezitzea, aukera berdintasunean, aniztasunean hezitzea.
Hezkidetza alorrean mugitzen direnek ezaguna dute kontzeptua baina beste alor batzuetan dabiltzanentzat kontzeptu ezezaguna da. Beraz, zabaldu beharreko gaia da, ahoz ahoz, kafez kafe, sarez-sare...


Hezkidetza planak egitea beharrezkoa da baina beti horiek aurrera eramango dituen eragile desberdinak plana aurrera eramateko prest badaude! Eta horretarako beharrezkoa dugu hezkidetzan esku hartzen hastea, egunerokoan, familian, kalean, auzoan, lagun artean, ikastolan, festetan, sare sozialetan..
ZERGATIK?
  •        Hezkidetzak aniztasunean heziz aberastuko gaituelako.  Autonomia eta garapen pertsonal eta integrala.
  •       Hezkidetzak tratu onetan heziko gaituelako, bizikidetza osasuntsuaren alde egingo duelako. Gatazken kudeaketa baketsua.
  •          Hezkidetzak indarkeria guztien prebentzioan eta probentzioan heziko gaituelako.
  •               Hezkidetzak umorea lagun gozamenean heziko gaituelako. Heziketa afektibo-sexuala.
  •           Hezkidetzak kritikotasunean hezi  eta jakiturian ahaldunduko gaituelako 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina