Aste honetan hezkidetzaren inguruko hausnarketatxoa egitea da azkeneko erronka. Ez bakarrik gure hausnarketa, inguru hurbilekoena baita ere. Horregatik, ondo pentsatu nuen nori galdetu, “Zer da hezkidetza?”. Agenda pertsonaletik bederatzi pertsona aukeratu nituen. Horietako lau hezkuntza munduan murgilduta daude, beste bi herri txikietako berdintasun teknikariak dira eta azkeneko hirurak hirurogei urte inguruko herritarrak.
Hezkuntza munduan lanean ari direnen artean, bakarrik hiru erantzun jaso nituen. Hauek dira jasotako erantzunak laburbilduta: “elkarrekin errespetuz jaso edo lortu behar dugun hezkuntzaren birmoldaketa, barnean dauzkagun gauza asko berriro ikasi behar ditugunak”, “Pertsonen arteko aukera berdintasunean hezteko era bezala ulertzen dut, sexua aintzat hartu gabe” eta “haur oro, bakoitzaren sexuan erreparatu gabe berdintasunean hezitzea”.
Herri txikietan berdintasun teknikarien arten jasotako erantzuna “sexuen arteko desberdintasunik egiten ez duen hezkuntza sistema” izan da.
Bukatzeko, hirurogei urte inguruko herritarren artean jasotako erantzuna berdina izan da: “zer da hezki….zer?”
Hau dena kontutan hartuta, nire ondorioa da gaur egun ere, zailtasunak ditugula hezkidetza definitzerako orduan. Lehenengo bi taldeetako erantzunak ez daude lekuz kanpo, baina nire ustez definizioari detaileak falta zaizkio. Ezjakintasun hau eta zailtasun hauen ikusita argi dago estrategia eraikitzaileak martxan jarri behar ditugula. Prestakuntza egokia jasotzea ezinbestekoa da, etengabeko formakuntza bultzatuz eta horrela, sentsibilizazioa gauzatuz.
Zergatik da hain garrantzitsua hezkidetza lantzea?
Persona guztien sexu, genero, kultura, etnia eta abarrek sortzen duten bereizketa gainditzeko, indarkeria matxista bukatzeko, askatasunean bizi eta maitatzeko, jendartean aukera berdintasuna bermatzeko, estereotipo eta rolak gainditzeko, maskulinitate eta feminitate eredu berriak aurkezteko...
Aurreko edizioetako ekarpenen artean, #IratiMendigurenCosgaya aukeratu dut. Asko gustatu zait egindako hausnarketa eta Edurne Epederen artikulua.
Bukatzeko, hemen daukazue Lekeitioko Eskola Publikoan aurrera eramaten den Hezkidetza Poriektuaren inguruko informazioa, oso interesgarria iruditu zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina