2019/11/15

BESTELA JAI DUGU!

Jaiak halaxe ospatu behar ditugu, bestela jai dugu!

“Artaldetik AT” goitizena darabilenaren posta hautatu dut aurreko ediziokoen artean. Bertan erabilitako aipuak eta, bereziki, ospakizun parekideei buruz agertu duen eskema xumea bikainak direla esango nuke. Laburbilduz, honakoa dio: ospakizunak gizartean gertatzen denaren isla direla (Margaret Bullen); eta ondorioz, analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen direla (Miren Guilló).

Asteko gaian bakarka zein taldean landutakoen ondorioz, KONTURATU NAIZ jai askok oinarrian duten ospatzeko arrazoia erabat ahaztuta dugula. Are gehiago, USTE DUT gizarte heteropatriarkalaren eta kapitalistaren produktu bilakatu direla. GEHIAGO IKERTUKO DUT urtean zehar egiten ditudan ospakizun guztien inguruan, haiekiko ikuspegi kritikoa zorrozteko. Eta guztiek ere gauza bera egingo bagenu, mila bider hobe. Arrisku eta zailtasunak ikusten ditut, ordea:
➤Historia manipulatzeko edota ez ezagutzeko arriskua
Jaiak gertaera isolatu gisa ulertzea
Eta gizartean betetzen duten funtzioa behar adina ez baloratzea
Folklore huts bihurtzea eta transmititzen dituzten balioak hutsalak izatea
Jendartean jaien apropiazioak egitea, eta klasismoan erortzea
Heteroaraua eta estereotipo nahiz rol sexistak oharkabean eta modu naturalean erreproduzitzea
(Ikus inauterietako EITBren albistegietan telebistan agertutako berri hau)


Zailtasun-zerrenda horri aurre egitea da erronka nagusia, baina eremu hezitzailera etorrita, honako ERRONKAK nabarmenduko nituzke:
  • Eskoletako  ospakizun guztiak zerrendatu eta diagnosia egin, ondoren esku-hartzeak egiteko. 
  • Horretarako, ospakizun horietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide batzuk diseinatu eta ezarri: antolaketan, espazio, material eta irudien erabileran, partaidetzan, janzkeran (hipersexualizatuak edo kosifikatuak..), erabiltzen dugun musika…
  • Ikasleekin jai eta ospakizunei buruzko ikuspegi kritikoa zorroztu, hausnarketarako guneak eskainiz (zergatik? nola? zertarako?...) Hainbat herritan dagoeneko hasiak dira...
  •  Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen inguruan kontzientziatu.

  • Ospatzeko egun berriak eta berritzaileak proposatu, parekideak eta bereizkeriarik gabeak (urriaren 14ko emakume idazlearen eguna, martxoaeren 21eko arrazakeriaren aurkako eguna,ekainaren 20ko errefuxiatuen eguna, eta abar luzea dago aukeratzeko)
  • Eskolako egutegia birplanteatu.


JAI PAREKIDEAK GAUZATUZ GOZATU!

Guztion konpromisoa funtsezkoa da
 
Eta inor ez zokoratzea ezinbestekoa


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina