2019/11/11

FEMINISMOAK SUA EMATEN DIGU!!!

Feminismoari buruz irakurtzen aritu naiz eta aitortu behar dut oso gutxi nekiela feminismoaren historiari buruz, lotsa ematen didan arren. Benetan garrantzitsua iruditzen zait aurretik zer gertatu den jakitea gaur egungo borrokan jarraitu ahal izateko.

Ondoren uzten dizuet feminismoaren historia 10 minututan eta modu errazean kontatzen duen bideo bat, ea ados zaudeten kontatutakoarekin.


Feminismoa definitzea zaila iruditzen zait, hainbat ideia barneratzen dituen mugimendua baita, baina hau da nik egindako kartela:


Aurreko edizioetako post bat aukeratzea zaila egin zait, post oso onak daudelako, baino honako hau aukeratu dut,  #argine rena: 


Bere kartela oso originala iruditu zait eta mezu indartsuarekin, “zutik emakumea!!!”.
Gero ere,aipatzen dituen feminismoaren ekarpenak ere oso interesgarriak dira: pertsona bezala askeago sentitzea, orekatuagoa, formatuago ekin ahal izateko eta su gehiagorekin!!!. 


Honetaz aparte, landu beharreko bi gai feminista aipatzen ditu. Alde batetik, eskola mistoa eta hezkidetzailearen arteko konfusioa. Nik ere uste dut, jende askok kontsideratzen duela eskola mistoa hezkidetzailea izango balitz bezala, eta pentsatzen dute gaur egungo eskola guztietan  gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ematen dela, curriculum bera ematen dutelako. Baino ez dira iristen eskola hezkidetzaileak izatera. Horretarako, neska eta mutilen arteko ezberdinkeria sozialak zein sexualak hartu beharko lirateke abiapuntu. Honetaz gain, eskola hezkidetzaileetan, genero-aniztasunaren aldeko aldarrikapenak ere helburu izango lirateke. Azkeneko honetan, mutil eta nesken arteko hierarkiak ez lirateke existituko!!
Eta bestalde, feminismoaren historia jakitera eraman behar dela aipatzen du. Nik hasieran aipatu dudan bezala, ezinbestekoa dela iruditzen zait erronka berriak bilatzen jarri baino lehen jakin behar dugulako orain arte zer egin den. 

Nere inguruan bere prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu duen galdetzerakoan, ez dut sorpresa handirik eraman, esperotako erantzun bat jaso dudalako. Esperotako izatea ez du esan nahi gustatu zaidanik. Nire adin pareko pertsonei galdetu diet, 39 urte ditut nik, eta denek esan dute berdina, ez dutela feminismoaren inguruan ezer jaso. Honen inguruan, eskolaz kanpoko testuingurutik entzun dute dakitena, gainontzeko hitzaldi, ikastaro eta abarretan, baino ez eduki gisa eskola esparruan.
Hau kontutan hartuta, eskolan lantzeko feminismoari buruzko bi gai aipatu nahiko nituzke:

1.-Mikromatxismoak: azkenean hauek gure egunerokotasunean gertatzen direnak dira, eta gehienetan barneratuta ditugu beraz, ez ditugu identifikatzen, ezta zuzentzen ere.
2.- Genero-indarkeria: izugarria delako oraindik emakumeek jasotzen ditugun erasoak, bortxakeriak… eta honekin lotuta dagoen beste gai bat ere aipatu nahiko nuke: maitasun erromantikoa. Azkenean, honen azpian ematen direlako ezkuturik indarkeria matxista ugari.

Emakume feminista bat aukeratu beharko banu Marian Moreno aukeratuko nuke. Azkeneko urtean asko entzun dut berari buruz eta zoritxarrez, hezkidetzan formatzen eta informatzen hasi naizen  arte ez nuen ezagutzen. Hezkidetzan aditua da eta asko gustatzen zaizkit egiten dituen ponentziak, beti umoretsu eta gertuko modu batean egiten baititu.
2014.urten Facebooken sortu zuen hezkidetzari buruzko klaustro virtual bat: (Claustro Virtual de CoeducaciĆ³n), pertsonalki jarraitzen dudana eta oso interesgarria dena. Hezkidetza, berdintasuna eta genero-indarkeriari buruzko publikazio desberdinak egin ditu eta ponentzia ugari eman ditu hauen inguruan… Hona hemen berari buruzko informazioa.


Eta Marian Moreno, Carmen Ruiz Repullo,Marina Subirats  eta beste hainbat emakume handi ezagutu ditut, baita Feminismo eta Hezkidetzaren mundua ere, beste emakume zoragarri batengatik, berak transmititu zidalako mundu honekiko pasioa. Bera Marivi Fernandez da, Berriitzegune Nagusiko aholkularia. MILA ESKER!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina