Ez da gai gozoa esku artean duguna aste honetan. Datuak eta txostenak
irakurri ostean, adierazgarriak zeintzuk diren esatea nekez aukeratu dut,
baina baten bat aipatzekotan, ondorengo hauek eman didate atentzioa:
Europan, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen omen du
genero-indarkeria. Halaber, beste datu batek ere, ileak tente jarri
dizkit, EAEn, 2018an, biolentzia matxista pairatu duten %11,6
adingabeak omen dira. Datu horiek argi uzten digute, eremu guztietan
ematen dela genero-indarkeria, txikienetatik goi karguetan ari diren
emakumeak bitarte. Beraz, esan daiteke zalantzarik egon bada ere, ez
dela estatus edota klase kontua, emakume guztiok garela horren
biktima, baizik.
Adituen aipu interesagrriak irakurri ditut, baina “Informazio
gehiagoren bila?” klikatu ostean, Patricia Amigot-i , Psikologian
doktoreari, egindako elkarrizketan irakurritakoarekin bat
nator zera dioenean: “Hezkuntzan, eskola barruan
genero-indarkeriari aurre egiteko ondorengoa hartu behar dugu
kontuan. Hezkidetzak eskolako jarduera eta irakasgai guztietan
zeharkakoa izan behar du, ez beste osagai bat”. Nire
aburuz, eskola hezkidetzaile batek alda dezake gaur egungo egoera.
Horrek funtzionatuko balu, jendarteratzea errezago litzateke.
Iazko aipu bat aukeratzekotan, #Marijoren lana aukeratuko nuke. Oso polita iruditu zait egindako hitz-jokoa: hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ikasitakoak-desikasi.html
Genero-indarkeria ikasi egiten dela argi dugu, ondorengo adibidean,
esaterako: Indarkeria
sinbolikoa errotuta dugu, egunero “normalizatuta” dauden egoerak
eta guztiz onartuta dauden egoerak bizi baititugu, jantziak
erostera goazenean, ikusten ditugun ereduak (argalak, depilatuak,
makillatuak, takoi altudunak...) eta
hori nahi dugu besteek onar gaitzaten, “gizonek” guapa ikus
gaitzaten...etab. Edo umetatik ikasi dugu mutilek indar gehiago
dutela, negar gutxiago egiten dutela, ahulagoak garela, ez garela gai
bakarrik egoteko...etab. Badugu, beraz, zer desikasi.
Azkenik,
gai hau hezkuntza eremuan zein neurritan lantzen den esaterakoan,
egun batekin lotzen dugula argi dago, azaroaren 25arekin, alegia.
1981ean deklaratu zuten Emakumeenganako indarkeriaren
aurkako Nazioarteko Eguna, Latinoamerikako lehenengo topaketa
feministan. Topaketa horretan, gizarteko eremu guztietako
genero-indarkeria salatu zuten emakumeek, eta, era berean,: etxeko tratu
txarrak eta erahilketak, bortxakeriak, sexu-jazarpena eta
emakumeenganako indarkeria oro har. Mirabal ahizpen asesinatzea ez
ahazteko aukeratu zuten egun hori. 1960an Trujillo diktadorearen polizia
sekretuak hil zituen hiru aktibista horiek, Dominikar Errepublikan.
Horrekin lotutako hainbat ekintza bideratzen dira ikastetxeetan. Gaur
egun, familien inplikazioa ere ageri da. Halaber, herri mailan ere,
udalek nahiz mugimendu feministek eragindako manifestazioak zein
adierazpenak esanguratsuak izaten dira. Hunkigarria izaten da eta era batean,
genero-indarkeriaren ondorioz erahildako emakumeak ere kontuan
hartzen dira egun horretan. Horrekin lotuta, Hezkidetza
II.Planean, 8 zutabe lantzen eta garatzen dira. 8.zutabea
da hain zuzen ere, “indarkeria matxistaren prebentzioa” lantzen
duena. Beraz, horrekin lotutako eta bertan adierazten diren helburuak
kontuan hartuko ditugu azaroko mintegian lantzeko. Ondorengo
edukiak dira landu beharrekoak eta gure erronka hortik bideratuko
genuke:
•
Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak •
Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak • Sare
sozialen erabilera generoaren ikuspegitik • Ziberma txismoa •
Maitasun erromantikoa • Mikroma txismoak • Genero-indarkeriaren
gaineko mitoak • Ziberindarkeria: sexting, sextor tsioa, gromming,
pornomendekua, ciberstalking • Maitasun erromantikoaren mitoak •
Genero-indarkeria eskolaren ingurunean • Harreman osasun tsuak
versus harreman toxikoak • Emakumeen genitalen mutilazioa •
Sexu-indarkeria bikote-harremanetan • Genero-indarkeria gaueko
aisialdiko espazioetan • Posible dira bestelako harreman afektiboak
eta sexua
Horra hor Emakumeen kontrako biolentzia geletan lantzeko proposamenak: 12 cortos para trabajar la violencia de género en le aula:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina