Genero-indarkeria
“mundu osoko izurrite” bezala agertzen den momentutik, dauden datu eta txostenak beldurgarriak dira
edonora begiratuta ere, Europa, estatu mailan, EAEn.... 2019ko abuztura arte %3
areagotu omen dira delitu molde guztien biktimak eta salaketak. Graciela
Atencionek dio indarkeria matxistaren zifra ofizialek ez dituztela biktima
guztiak kontutan hartzen zeren, zeren eta hala balitz, datuak bikoiztu egingo
lirateke, munduan barrena salatzen ez diren beste hainbeste indarkeria kasu,
feminizidio eta emakumeen hilketa ematen direlako.
Patricia Amigot, psikologia sozialean doktorea den adituak, eldiario.es-en egindako elkarrizketa batean esandako hitz hauek aipatu nahiko nituzke:
“Que desde el año 2000 hasta la actualidad haya habido más de 1.000 mujeres asesinadas en el Estado quiere decir que por detrás hay infinidad de situaciones de maltrato y de violencia de diferentes clases, porque la violencia de género tiene expresiones muy diversas. Las que más impactan mediáticamente son las físicas y, por supuesto, los asesinatos, pero aparecen desconectadas de esas expresiones de violencia mucho más abundantes que sustentan esos casos extremos. La violencia contra las mujeres es una expresión de una desigualdad social que tiene muchas caras.”
Dioen bezala,
muturreko indarkeria (normalean fisikoak,sexualak eta heriotza) da gugana
iristen dena. Hori gertatzeko emakume guzti horiek, baita egunerokoan beste
askok ere, mikromatxismoa eta hainbat indarkeria mota ezberdin jasan behar izan
dituzte horretara iritsi baino lehen: psikologikoa, ekonomikoa, digitala,
egiturazkoa, sinbolikoa…
Aipatzekoa da,
EMAKUNDEren txostenaren aurrerapenean gizon erasotzaileengan arreta jartzean azaltzen
diren datuak. Hauen adina erreparatuz, gazteak eta adingabeak kontutan hartzeko
kopurua osatzen dute.
Zer erakusten
digu honek? Genero-indarkeriaren aldaerak
ikasita daudela. Gazteak bere garapen prozesuan jendarteratze agente
guztien eraginez (familia, eskola, komunitatea, arte, erlijio, kirol, kultura…),
dikotomia sexistak ikasten joango dira, estereotipoetan oinarrituz: gizonak,
boterea eta indarra, agintzeko eta kontrolatzeko; emakumeak aldiz, sentimenduen
munduan kokatuak eta zaintzarako prestatuak, mendekotasuna adieraziz.
Patriarkatua nagusitu zenetik, botere desberdinkeria, kultura/natura dikotomian
oinarritu da: gizonak natura menderatuko du eta emakumea posesio objektu
bihurtuko da.
Bideoak
erakusten du adierazi nahi dudana:
Aurreko edizioetatik, 2018/11/05ean idatzitako MaiderAvaristo Iziarren posta aipatuko nuke. Bisualki oso ikusgarria da eta mezuak
zuzen sartzen dira irakurlearen begietara. Definizioak motzean, ederki
kateatzen ditu eta txertatzen dituen bideoen ekarpenak ere baliagarriak dira.
Inguruan gai
hau lantzen duten esparruak, herri ezberdinetan errotzen ari diren Berdintasun
sailak bideratutako jabekuntza eskolak
aipatuko nituzke. Baita talde feminista ezberdinak ere. Azaroaren 25a eta
Martxoaren 8a aldarrikatzeko egiten diren ekintza sorta ere aipatuko nituzke.
Hala ere, gizarte-indarkeriaren muturreko manifestazioak aurrez aurre jartzen
zaizkigunean, haserretu, asaldatu…egiten gara, baina oraindik gai honekiko
beldur handiak dauzkagula iruditzen zait. Ezagun edo bizilagunen batek
horrelako egoera bat jasaten badu, ez gara askotan ausartzen guk geuk salatzea,
inoren bizimoduan ez sartzeko aitzakiarekin. Ez entzun, ez ikusiarena egiten
dugu. Denon ardura dela iruditzen zait honi aurre egitea eta hau guztia lantzeko
erronkak honakoak lirateke (bi irudi pantaila dira):
Helburua,
kontzientzia hartu eta jarrera berriak praktikan jartzea litzateke, hurrengo
adibidean emakume honek jasaten duena inor gehiagok jasan ez dezan: biktima
izan eta bizitza kondena batean bihurtu! Zergatik ez dute bere erasotzailea muturreko
babes neurriekin zaintzen? Eta zergatik izan behar du berak zaintzapeko bizitza
pairatu behar duena?
Twitter mezu honetan ikus daiteke:
En España existen varios niveles de protección a mujeres que han sufrido o están sufriendo de violencia machista; nivel de protección medio, alto y extremo.— #0 de Movistar+ (@cero) October 27, 2019
Gracias a @Fund_Ana_Bella y #RadioGaga, descubrimos más sobre estas situaciones. pic.twitter.com/fi4i9XrWcx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina