Aste honetan hezkidetzaren marko legala izan dugu aztergai ikastaroan eta landutako ideia eta
kontzeptu garrantzitsuenekin ondoko hitz-hodei hau osatu dut:
Ikastaroko aurreko edizioetako ikaskideen
postak irakurri ditut eta gehien gustatu zaizkidanak izan dira ikuspegi kritiko
nabarmena dutenak, ArgiƱe Alacano Loitiren
Paperak dena aguantatzen du
izenburuko hau,
kasurako, erreferentzia asko biltzen dituena eta bukaeran Mari Jose Urruzolaren
hitzak bideo batean.
Ezagutu, gainetik bada ere, gaian
aipatutako lege guztiak ezagutzen nituen, halere, ez nekien hainbeste elkargune
edo puntu komun zituztenik. Harritu nau, adibidez, abenduaren28ko 1/2004 Lege Organikoak, Genero indarkeriaren Aurka Osoko Babesa EmatekoNeurriei Buruzkoak hezkuntzarekin lotutako hainbeste neurri proposatzen
dituela jakiteak (harremana dutenak hezkuntza-sistemaren printzipio eta
balioekin. curriculum eta material
didaktikoekin, pertsona, prestakuntza eta egiturekin) edota Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak hezkuntzarekin
lotutako neurri zehatz-zehatzak proposatzen dituela (adibidez, sexismoa edo emakumeen
aurkako indarkeria erreproduzitzen duten material didaktikoak debekatzea eta
berauetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista bultzatzea, hala nola irudietan
emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua) eta
are hezkidetza proiektuak bultzatu behar direla esplizituki esaten duela. Horrek esan
nahi du badagoela oinarri normatibo teoriko sendoa eta hortik tira eginda
argumentu ugari dauzkagula hezkidetzaren alde egiteko.
Irudiaren iturria: Argiako artikulu hau
Hala, legediak eta hortik eratorritako planek hezkidetzaren aldeko arrazoi eta bide ugari ematen dizkigute esparru ezberdinetako eragile eta hezitzaileoi. Badirudi, diskurtso mailan behintzat, instituzio publikoek hezkidetza bultzatzen dutela, baina irudipena daukat oraindik ere zokoratuta dagoen zerbait dela, eta esparru orokor eta zentralago batera eraman behar dela iruditzen zait. Hezkuntza sistemaren zentroan ipini beharko litzateke hezkidetza (hezkuntza formala eragile garrantzitsuenetako bat da, ezbairik gabe, hezkidetza bultzatzeko eta behar-beharrezkoa da orain arte egindako lana sakontzea eta planak betetzea) baina hezkuntzaz harago ere joan beharko luke hezkidetzak eta gainontzeko sozializazio-agenteetara ere iritsi.
Esango nuke horretarako politiken koherentzia lortzea oinarrizkoa dela, are ezinbestekoa. Eta erronka eta behar izugarria dugula hezitzaile moduan eta parte garen erakunde edo elkarteetatik gobernuei koherenteak izan daitezen exijitzerako orduan. Hezkuntzatik (eta beste edozein politika sektorialek gidatzen duen esparrutik: berdintasun, ingurumen, e.a.) ezer gutxi lortuko da, horrekin kontraesanean datozen beste politikak bultzatzen badira. Iruditzen zait gaian ikusitako legeen eta Hezkidetza Planaren helburuak aurrera eramateko alor askotatik lan egin beharko dugula, maila ezberdinetan eta eragileen arteko aliantzak sortuz.
Politiken koherentziaren osagaiak. Irudiaren iturria: OECDren webgune hau
Ederra zure ekarpena Unai, interesgarria Legerien ekarpena eta sortutako hodeia.
ErantzunEzabatuEskerrik asko.
#Josune