Aurreko
edizioetako ArgiƱe Alkano Loitiren posta aukeratzen dot, uste dodala paperetatik
praktikara joateko baliabideak eta bideak jarri behar direlako eta oraindik
pausu hori egiteko dagoelako.
Azken urteetako hezkuntzarekin zuzenean loturiko legediak,
hau da Heziberri 2020 Planaren Curriculum dekretuek eta II. Hezkidetza planak
dioena ezagutzen neban, baina 2004ko Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako
Neurrien Legeak eta 2005ko Euskadiko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
Legeak adibidez ez nuen ezagutzen zehaztasunez. Eta nire ustez deigarria da hezkuntza arloari
buruz aipatzen duena bat datorrela ondoren
hezkuntza arloko legeekin. Logikoa da horrela izatea, baina irakasleen
ezezagutza nabaria dela uste dut.
Urtero ikasturte hasieran,hezkidetzako mintegiak hasten
direnean, saiatzen gara legedia aipatzen
hezkidetzako irakasle arduradunak honen gainean jantziak egoteko eta beraien lanaren babesa legearen bitartez
izateko, baina ez da izaten ikastetxeetako klaustroaren ezagutza honen inguruan
nahikoa. Eta nolabait hezkidetzako irakasle arduradunak orokorrean (hau ez da horrela beti noski) babes
gutxiekin sentitzen dira beraien lana aurrera eramateko.
Ez da izaten lan erraza inplikazio gehiago lortzea
irakasleen artean, batzuetan badirudi irakasle bakoitzaren sentsibilizazioaren
edo konpromisoaren araberakoa dela eta ez legearen derrigorrezkotasuna
dagoelako. Egoera hau nola konpondu? Programazioa egiterakoan, Irakasgai bakoitzean, helburu hezkidetzailek
idazteko derrigortasuna eta praktikan ipintzeko konpromisoa,….
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina