2019/11/05

Hezkidetzari buruz hausnartzen


Zenbat buru hainbat aburu

Ibilbide luzea jorratzen ari gara, baina ez gaude bakarrik. Inguruan lagun, senitarteko, lankideak eta gizartea dugu. Batzuen iritzia jaso nahian inkesta egin dut eta sorpresa batzuk jaso ditut.

Azkenengo bi hamarkadatan ezagutzera eman zen “kontzeptua” izan arren, inkestan parte hartu duten guztiek ez zuten HEZKIDETZA hitza ezagutzen. Erdiak apur bat gainetik ezagutu arren, %25a era sakonean ezagutzen duelakoan dago.

Hezkidetza inguruan, ideia ezberdinak jaso ditut:
“Berdintasunaren hezkuntza”, “Berdintasunean heztea, genero, rol eta estereotiporik gabe”, “Generoa kontuan hartu gabe hezitzea” edota “Hezkidetzak, genero desberdintasunak gainditzea duela helburu, eta horretan oinarritutako hezkuntza eredua bultzatzen duela”.
Jarduera-ildoei dagokienez, itzulinguruka ibili gabe, argi azaldu digute ez jakintasuna dutela, baita zalantza asko ere. Berdinatasuna, errespetua, askatasuna? Gizartean, lanean, hezkuntzan, familian, personal mailan… Laburbilduz: Harreman orekatu eta osasuntsuak, genero biolentzia prebenituz.
Zorionez, partehartzaile guztiek Hezkidetza lantzeko arrazoaiak topatu dituzte:
Berdintasuna, etorkizuna eta justizian ume guztiek aukera berdinak izan ditzaten.
Esteriotipoak baztertu, norberak bere burua askatasun osoz garatu, indarkeria saihesten lagundu, bazterketa egoerak gainditu, harreman orekatuak eta osasuntsuak bultzatu.
Host, hezkidetza hezkuntzaren oinarri izan behar duela defendatzen dute, haurrek egiten duten ikaskuntza oro, ikuspuntu honetatik izan beharko litzateke, esteriotipoetatik at, askatasuna eta berdintasuna ardatz.

Beteranoen hitzak irakurri ondoren…
 “Balen”-ek ematen dizkiguten bost arrazoiekin geratzen gara. 

https://view.genial.ly/5dade83c55c1950f7668ec3c/horizontal-infographic-diagrams-hezkidetza-bost-arrazoi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina