Zenbat buru hainbat aburu
Ibilbide luzea jorratzen ari gara, baina ez gaude
bakarrik. Inguruan lagun, senitarteko, lankideak eta gizartea dugu. Batzuen
iritzia jaso nahian inkesta egin dut eta sorpresa batzuk jaso ditut.
Azkenengo bi hamarkadatan ezagutzera eman zen “kontzeptua” izan arren, inkestan parte hartu duten guztiek ez zuten HEZKIDETZA hitza ezagutzen. Erdiak
apur bat gainetik ezagutu arren, %25a era sakonean ezagutzen duelakoan dago.
Hezkidetza inguruan, ideia ezberdinak jaso ditut:
“Berdintasunaren hezkuntza”, “Berdintasunean heztea, genero,
rol eta estereotiporik gabe”, “Generoa kontuan hartu gabe hezitzea” edota “Hezkidetzak,
genero desberdintasunak gainditzea duela helburu, eta horretan oinarritutako
hezkuntza eredua bultzatzen duela”.
Jarduera-ildoei dagokienez, itzulinguruka ibili gabe, argi
azaldu digute ez jakintasuna dutela, baita zalantza asko ere. Berdinatasuna,
errespetua, askatasuna? Gizartean, lanean, hezkuntzan, familian, personal mailan…
Laburbilduz: Harreman orekatu eta osasuntsuak, genero biolentzia prebenituz.
Zorionez,
partehartzaile guztiek Hezkidetza lantzeko arrazoaiak topatu dituzte:
Berdintasuna,
etorkizuna eta justizian ume guztiek aukera berdinak izan ditzaten.
Esteriotipoak
baztertu, norberak bere burua askatasun osoz garatu, indarkeria saihesten lagundu,
bazterketa egoerak gainditu, harreman orekatuak eta osasuntsuak bultzatu.
Host, hezkidetza
hezkuntzaren oinarri izan behar duela defendatzen dute, haurrek egiten duten
ikaskuntza oro, ikuspuntu honetatik izan beharko litzateke, esteriotipoetatik
at, askatasuna eta berdintasuna ardatz.
Beteranoen
hitzak irakurri ondoren…
“Balen”-ek ematen dizkiguten bost arrazoiekin
geratzen gara.
https://view.genial.ly/5dade83c55c1950f7668ec3c/horizontal-infographic-diagrams-hezkidetza-bost-arrazoi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina